Zergatik ez soinu-bitakora?

Uztailaren 23,24 eta 25ean badugu proposamen bat zuentzat Iruñean bazabiltzate, edo bertaratu nahi baduzue. UEUko Kazetaritza Sailatik antolatu dugu ikastaro berezia: soinuekin jolastuz bitakora bat egitea… Soinuen bidezko bidai bat, errealitatetik edo irudimenetik, norberak nahi duena; denboran garatuta ala denboratik kanpo… Horretarako teknologia pixkat ikasiko dugu, soinu-edizioa, baita podcast bat nola egin… Hala ere hori ez da garrantzitsuena, interesgarriena, soinuaren bidez istorioak, eguneroko historiak eta asmatutako kontakizunak azaltzea baizik, bost minututako film laburrak egin, irudirik gabeak eta hain “bisualak”…  Animatzen zaituztegu gurekin  bidai hori egitera eta hemen sakatuz gero, proposatzen dizuegun menua dastatu ahalko duzue.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude