Podcast bat egiten ikasteko ikastaroa

2007/08 ikasturtea hasita dago iadanik, eta horrekin batera UEUk eskaintzen dituen ikastaroak. Haien arten oso interesgarritzat jotzen dudan Podcastint eta eduki sindikazioa izenekoa topatu dut. Informatika Sailak antolatu arren, irratian lan egiten dugunontzako era oso baliagarria delakoan nago. Ordutegi-arazoak direla eta ezin izango dut parte hartu, baina guztiok animatzen zaituztet bertan izena ematera. Ez da garestia eta Gorka Julio irakaslearen bermea du. Azaroan izango da, 6tik 20ra bitartean garatuko diren 5 saiotan (3 ordutakoa bakoitza), Eibarko Markeskoan.
Anima zaitezte!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude