Soinu-filme bat egiteko ikastaroa

Irratia aspergarria omen da gazteontzako. Irratsaio gehienetan esatari baten bakarrizketa besterik ez dute eskaintzen. Ez dira istorioak kontatzen. Hain gustuko ditugun ipuinak ia ez dira topatzen… Horiek guztiak entzuten ditut maiz. Orain, eta UEUri esker, soinuen bidez istorioak (edo historiak) azaltzeko aukera izan ahal dugu Baionan eskainiko den ikastaro batean: Audio-film baten eraketa: soinu-adierazpena eta irrati-artea, etorkizuneko proposamenak. Bi egunetan, eta soinuekin jolastuz, istorioak azaltzen ikasiko dugu. Muga bakarra irudimena izango dugu. Edizio digitalean trebaturik, Internetek eskaintzen dizkigun baliabideak erabiliz, soinu-film bat osatuko dugu. Amaitzeko, eta publiko osoak entzun ditzan, Interneten jarriko dugu entzungai, horretarako sareak eskaintzen dituen aukerez baliatuta.
Bizkaitarrok dohainik dugu ikastaroa, Foru Aldundiak subentzionatuta, eta beste hainbat herritan ere dirulaguntzak jasotzeko aukera dago.
Horretaz aparte, Baionan bi egun pasatzeak Lapurdiko hiriburua ezagutzeko parada eskaintzen digu.  Informazio gehiago:  www.ueu.org web-ean topatuko duzue.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude