SOINU MUNTAKETA: BURUHAUSTEA

    Soinu muntaketa egiten gaudela honen
inguruan hausnartu nahi dut. Dudarik gabe oso entretenigarria da honetan
aritzea baina zaila da nahi diren emaitzak lortzea. Ideia gauzatzea dirudiena
baino konplexuagoa da. Ez dakigu ondo buruan dugun hori nola zehaztu, nola
adierazi, eta, horregatik, ez dakigu nahi ditugun soinuak, erabilitako
efektuak, etab. zenbateraino diren egokiak nahi duguna iradokitzeko. Gainera,
soinuren bat aurkitzea nahiko zaila da, eta horrek batzutan muntaketa modifikatu
beharra dakar. Beraz, hasieratik amaieraraino aldaketa izugarria jasan dezake
muntaketak eta amaierako produktu hori hasieran espero genuenaren nahiko
desberdina izan.

            Gainera, hasierako
ideia hori soinu bihurtzea lortuta ere, entzuleak ulertuko ote du adierazten
saiatu garena? Bakoitzak bere interpretazioa egin dezake eta muntaketa modu
ezberdinean ulertu. Printzipioz hau ez litzateke arazo bat izan beharko
interpretazio bat sorrarazteak soinuek “zentzu” bat dutenaren sintoma delako.
Hala ere, niretzat nahiko frustrantea izango litzateke jendeak iradoki nahi
izan duguna beste modu batera ulertzea.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude