Arrosa, Txolarre eta beste batzuk

Batetik, irrati txikiak hobeto ezagutzeko gonbitea. ARROSA Irrati Ekoizpen
Zentroa Euskal Herri osoko hogeitik gora irratiren elkarlan proiektua da;
gehienak irrati txiki xamarrak eta maila lokalean edo ertainean aritzen direnak.
Irrati txiki hauek ezaugarri eta helburu komunak izanik, proiektu honen inguruan
bilduta daude elkarlana bultzatu eta indarra hartzeko. ARROSAren web orrialdean
(http://arrosasarea.org/) irrati txiki hauek
eta euren lana ezagutzeko aukera dago. Bestalde, behin irrati hauek ezagututa,
euren web orrialdeetara sar daiteke interesa duenak, audio artxiboak, albisteak,
eta zuzenean entzuteko aukera eskaintzen baitute horietako batzuk: Tas-Tas,
Txolarre, Gure Irratia,…
 Bestetik, Txolarre Irratian lagun talde
batek egin genuen irrati nobela bidaltzen dizut. 2004-2005 urte bitartean
emititu zen ‘Izkutuko koloreak’ istorioa. Guztira 32 kapituluko irrati nobela da
eta bidaltzen dizuedan hauxe lehenengoa da. Agian, berriro emitituko da Txolarren
edo bere webgunean zintzilikatu… bitartean entzun lehenengo kapitulua eta
gustatu bazaizue adi Txolarre Irratira!
IZKUTUKO KOLOREAK (1.atala)

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude