Irrati-irragarkiak sarean

Gaurko klasean ikaskide bik eginiko aurkezpenean, Eusko Jaurlaritzak egiten
dituen irratiko zenbait kuña aztertu dituzte. Euren iritzia entzun eta niri ere
irratiko kuñak entzuteko grina sartu zait. Honela, sarean miaketan hasi naiz.
Web-gune bat topatu dut non irratirako kuña ugari dauden, hori bai gazteleraz.
Beno, zehazkiago esateko, web-gune hau enpresa pribatu batena da. Dirudienez,
hainbat zerbitzu eskaintzen dituzte: menu publizitarioak, kuñak ekoitzi,
lokuzioa off-ena bideoterako, lokuzioa off-ena multimediarako, telefono
zentralitetarako…
Eurek eginiko produktu asko entzungai daude web-gunean. Hori dela eta,
pentsatu dut, beharbada arlo horretan interesa dutenentzat interesgarria izan
litekeela gune hau. Zenbait erreferentzia izateko edota besterik gabe entzun
eta baloratzeko. Norbaitek web-gunea bisitatu nahi izanez gero: http://www.anuncios-radio.com

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude