Irrati-zaborra?

    Asko hitzegin da azken urteetan
telezaborrari buruz, sutsuki epaituz reality-show delakoak, talk-show-ak,
prentsa arroxako programak, etab., baina bereziki polemika sustatzen duten
programak, non garraxiak, insultoak, lotsagabekeriak,… jartzen dira ikuslearen
aurrean, honek disfrutatu ditzan.

    Baina ez da horrelako kontzepturik aplikatu
irratiaren mundura. Ba al dago irratizaborra? Nik ez dut uste, telezaborra ez
dela existitzen pentsatzen dudan moduan, baina irratian “zaborra” egotekotan,
irratsaio honetan ematen den egoera hau izango litzateke, dudarik gabe, horren
adierazle. Europa FM irratiko “Ponte a prueba” irratsaioaren zati bat dugu,
gazteei zuzendutakoa, eta normalean sexu kontuaz aritzen dena.

    Kontsidera al daiteke hau irratizaborra? Ze
diferentzia dago egoera honen eta telebistako “zabor” programa hoietan ematen
diren egoeren artean? Pentsa dezagun.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude