Info7 irratiak abian jarri du podkaraz, euskal podcast-en lehenengoerakustaldia, UEUko Kazetaritza Saila eta EHUko Ikus-entzunezko Sailarekin batera.
Soinu-erretratu bat egin beharko dute partehartzaileek, edozeinena edo edozerrena izan behar du erretratuak: egoera bat agertarazo, pertsona bat deskribatu edo “onartzera ausartzen ez den hori kontatu…”
Podcast-ek 3-5 minutu bitarteko iraupena izango dute (ahal izanez gero) eta maiatzaren 15ean baino lehenago aurkeztu behar duzue honako helbide honetan: podkaraz@info7.com. Zuen e-posta eman beharko duzue baita podcastaren izenburua, URL edo lotura eta zuen datuak .
Dena den gehiago jakin nahi baduzue hona hemen oinarriak: podkaraz klikatuta edo Info7-ren web-orrialdean www.info7.com.
Lehiaketa dela eta, EHUko Irrati Laborategian podcast tailer bat martxan dugu, parte hartu nahi duten guztiek podcast bat nola egin ikas dezaten. Tailerra asteazkenero (apirilak 4, 11, 18, 25 eta maiatzak, 2 eta ) egingo dugu goizeko 9etatik aurrera Fakultateko irrati-estudioetan. Parte hartuko dutenek erakustaldian parte hartzeaz gain, aukera askeko kreditu 1 ere izango dute. Data horietan ezin dutenak irakaslearekin harremanetan jar daitezke honako helbide honetan: mirenarantza.gutierrez@ehu.es.
Beraz, animatu eta parte hartu!!!!!!!