Maite, maite, maitia

Ikasle batzuk animatu dira dagoeneko bere ekarpenak egiten. Jonek HABEk eskaintzen duen web interesgarri bat aurkezten digu. Irrati-nobelak aurkitzen ditugu bertan, haien artean, Oihanek bidali duen maite, maite, maitia.
“Irrati nobelen inguruan miatzen aritu naiz Interneten. Garai batean,
telebistak horrenbesteko indarrik ez zuenean, irrati-nobelek arrakasta zuten.
Familiak, irratiaren inguruan bilduko ziren historio polit bat entzuteko
asmotan. Baina gaur egun gauzak asko aldatu dira. Alabaina, tartean behin,
aurki daiteke irrati nobelarik. Esaterako,  interesgarria iruditu zait, “Maite, maite,
maitea” izenekoa. Arantxa Iturberena da honako hau eta http://www.habe.org/ikaslearengunea/antzokiiluna/index.hab
web orrialdean irakur eta entzun daiteke. Agerraldi ezberdinetan dago banatua
eta hauek, hainbat ataletan.
Interesgarria iruditu zait hainbat gauza ezberdinetarako:
–        
Irrati-nobela
bat zer den argiago jakiteko.
–    
Soinu
baliabideen aukera ezberdinak eta erabilerak. Klasean jorratutako zenbait
gauza, bertan aplikatuta antzeman litezke: musika, soinu efektuak, erritmoa…
–        
Lokuzioari
lotutako gaietarako ere, behar bada, egokia izan liteke”.

Interesgarria benetan. Irrati-nobelak ez dira ia egiten gure irratietan, baina oraindik badira gustuko entzuten ditugun saioak. Gainera, klasikoak ez emititu arren, gaurko garaiei egokituak egin ditzakegu, edo guztiz “sortzaileak”. Aima zaitezte egiten, oso ariketa ona da eta.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude