Tecnalia

Hautsak harrotu dira Gipuzkoako hainbat eragileen artean eta Gipuzkoako zenbait prentsan Tecnaliaren egoitzaren kokaera dela eta. ‘Gipuzkoan, Donostian, Miramonen behar du’ izan da aldarria bardulian. Eta Gipuzkoako gizarteak zer dio? Auskalo!

Bizkaia vs Gipuzkoa klasikoaren beste bertsio bat. ‘Zatitu eta irabaziko duzu’ esapidearen beste urrats bat.

Nire ustez egoeraren muinak ez luke izan behar EAEko zein lurraldetan ordainduko dituen zergak Tecnaliak, baizik eta ea erakunde horrek egiten duen I+Ga nola transferitzen den egokien EAEko industria-ehunera enplegua eta aberastasuna sortzeko.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude