Zabarkeriak

Autoan etxe aldera nentorrenean Euskadi irratiko iluntzeko 8etako albistegia entzuten etorri naiz. Neroni haserretzea lortu dute esatariek. ‘Nueva Yorken gertatutako…’ hasi da albistegietako esatari nagusiak, ‘New Yorken…’ esanez jarraitu zaio estudioetako lankideak eta ‘New Yorken…’ bertan duten korrespontsalak. Saltsak eta inkoherentziak ez dira horrekin bukatu. Thailandiara abiatu gara eta esatari nagusiak ‘alkandora gorriak’ izan ditu mintzagai eta estudioko lankideak ‘kamixa gorriak’. Tori! Irratia itzali egin dut tupustean, beste behin ere!

Inkoherentzia dei dakioke horri, baina zabarkeria da adjektiborik egokiena. Ez da gaurkoa eta, tamalez, antzekoetara ohituta (?) gauzkate Euskadi irratiko hainbat esatarik. Profesionaltasun eskasa bestetik.

Euskararen normalizazioari mesede gutxi, nahiz eta horren kontura bizi.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude