Luis Mari Bandres Unanue

Paradojikoa da. Euskararen egunarekin batera joan zaigu Luis Mari euskararen normalizazio-prozesuan pertsona giltzarrietako bat. Paradojikoa bada ere, atzo Gipuzkoako Foru Aldundiak Abbadia saria eman zuela, Gipuzkoan euskararen alorrean nabarmendu direnak saritzeko. Atzo Joserra Garzia ondo merezitutako saria jasotzen ari zenean eta baita aurreko egunen batean ere, damuak eta kulpa harrapatu ninduten. Damua Luis Abbadia sarietarako aurkeztu ez izanagatik eta kulpa guri, Elhuyarkooi, zegokigulako eta egin egin ez dugulako. Luisena ez da ustekabekoa izan, eritasun larri batek harrapatuta baitzeukan atzen urte eta erdian. Motzak gara euskaldunak errokonozimentua eta estima adierazten eta, sobra ere, are motzagoak gara Elhuyarkook.

Bitez lerro hauek jendaurreko barkamena eskatzeko eta zureganako admirazioa adierazteko Luis, irakaslea, lankidea, laguna eta maisua.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude