Guraizeak hemen ere

Ba dabil estatuko zientzialarien artean ekimen bat non gobernu zentralari eskatzen zaion guraizeak ez erabiltzeko I+Grako 2010ko aurrekontuan. Izan ere, Cristrina Garmendiaren ministerioak 2009an baino % 15 inguru gutxiago usatuko ditu batezbestean datorren urtean. Atal batzuetan beherapena %30ekoa izango ei da.

Ba penintsularen erdialdera ez da joan beharrik I+Grako diruen beherapenak ikusteko. Agi denez, EJko Industria sailak, Madrilgo haizeei jarraiki, antzeko portzentajean murriztuko ditu I+Grako EAEko sarean banatzen duen dira. Mihi gaiztoek edo jakitunek diotenez, zentro teknologikoak izan daitezke onik irten daitezkeen bakanetakoak. Bejondeiela! Besteengana, ordea, Pako (ala Patxi?) joango da beherapenekin, horientzako programa inportanteren bat desagertuko delako, besteak beste.

Sobra ere, ohitura den legez, txikiak galtzaile aterako dira; kasu honetan EAEko enpresa-ehunaren enpresa txiki eta ertainak.

Laster argituko dira kontuak, EJren aurrekontuak Legebiltzarrera iristen direnean.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude