Homo …

Lurraren gainazalean ugaldu diren homo generoko atzen hiru adarretatik bakarrak irauten du. Homo sapiens neanderthalensis eta Homo floresiensis desagertu ziren duela 20.000-30.000 urte. Joan direneko hamar mila urteotan Homo sapiens sapiens espeziea nagusitu da.

Gertaera horiek homo generoko animalion eboluzioaren seinale nabarmenak dira. Gizakion eboluzioa ez da segida zuzen eta helburuduna izan, baizik eta, eboluzio osoak bezala zuhaitz itxurakoa eta jarraipenik izan ez duten adarkadurekin.

Atzera begira, beraz, gizakion leinuak eboluzioaren mende egon dela ez dago dudarik. Orain eboluzionatzen ari al gara? Etorkizunean zer? Denetariko  iritziak daude zientzialarien artean. Duela urte batzuk zientzialari gehienek uste zuten gizakion eboluzio fisikoa etena zegoela. Egun auzia ez dago horren argi. DNA maila eginiko azterketek, hots, oraingo eta lehenagoko genomaren konparaketek, bestelako aztarnak ematen dituzte. Gure espezie sortu zenetik eboluzioa gelditu ez eta azkartu egin dela ematen du. Afrikatik irtendako gure arbaso beltzarenei azala zuritu egin zitzaien Europa iparralderantz migratzean. Sorterrian baino eguzki-ordu gutxiago izateak, azala zuria behar du eguzki-energia eraginkorrago probestu eta D bitamina sintetizatu ahal izateko. Geneen mutazioen ondorio izan zen. Bidenabar hiru gene lotu izan dira azala zuritzearekin.

Halaber, duela oso denbora gutxi arte planetako giza arrazak elkarrengandik urruntzen ari ziren isolamenduaren ondorioz. Mundu globalizatuak horri bukaera ekarri dio eta ohian tropikaleko tribu bakartuen kasuan izan ezik gainerako homo generoko arrazen geneak etengabe nahasten ari dira.

Eboluzionatzen jarraituko al dugu? Nolakoa izango da eboluzio hori? Altuagoak izango al gara? Martetarren filmetako izaki gorputz ahul eta buru handi bihurtuko al gara? Sendentarismoaren eta jaki azkarren ondorioz gorputz-adar atrofiatuzko gantz-bola bilakatuko al gara?

Txantxak aparte inkognita asko eta beste horrenbeste aukera plantea daitezke.

Eboluzio naturala gerta daitekeen eszenatokiak irudika daitezke. Ilargian edota Marten giza koloniak ezartzen badira, bertako grabitate txikiagoak eta bizigiro artifizialak ondorioak izango ditu belaunaldiak igarotzen diren heinean bertako homo generoko aleengan. Eboluzionatu egingo dute bertako girora ahalik eta egokien moldatzeko.

Geneek ere zeresana izango dute.  Zientzia medikoek posible egin dute, lehen umeak izateko adinera ailegatzeko aukera ezin izango zuketen gaixo genetikoak orain gene ‘gaiztoak’ zabaltzeko parada izatea. Horrek zer ekar dezakeen ez dakigu. Ordea, genetikaren aurrerapenaren ondorioz gene ‘gaizto’ horiek ezabatzeko erremintak ere agertzen ari zaizkigu. Halaber, teknikak horrek berak ere desiratutako ezaugarri batzuen arabera gure seme-alabak diseinatzeko manera eskainiko digu.

Mikroelektronikan eta gizakiaren nerbio-sistemaren funtzionamenduan gure jakinduria sakontzen goazen heinean, gizakion eta makinen arteko integrazioa posible izatea gerta liteke. Cyborg mundua al datorkigu?

Eta giza garuna sistema elektroniko batean txertatzea lortuko balitz gure gorputz hilgarria bazter lagata, zientzia fikziozko autore batzuk postulatu izan duten legez, homo izaten jarraituko al genuke?

Iruzkinak (4)

  • Homo sapiens neanderthalensis? Homo sapiens sapiens? Ez dakit nik sailkapen hori oso egokia den, horrek suposatzen du sapiens generoaren azpiezpeziak garela gu eta neandertalak eta elkarren gene trukeak egon zirela… beraz, nola esan daiteke neanderthala desagertuta dagoela? Askoz egokiagoa iruditzen zait Homo neanderthal eta Homo sapiens deitzea, genero bat, bi espezie.
    Bestalde giza arrazaz hitzegitea ez zait oso komenigarria iruditzen. Gizakien arteko ezberdintasunak gutxiegi dira arrazaz hitzegiteko, ezberditasun fenotipiko ttiki batzuekin egindako sailkapenak dira arrazak… Ez al da arrazakeria arrazak kontutan hartzea?
     

  • Ez dugu urrutira joan beharrik cyborgak zuzen-zuzenean ikusi ahal izateko. Oraintxe bertan ordenagailuarekin bat eginda nago, eta armonia ederrean gaude alde humanoa eta makina. Makinen konpainian ordu asko pasatzen ditugu egunero eta primeran konplementatzen gara. Eta babestuta sentitzen gara, gainera. Ni sagua emeki emeki ferekatzeaz ez naiz inolaz ere aspertzen; zakila zibernetiko deitzen diot. Egitazko faloa baino gehiago maite dudala esango nuke lotsa izpirik gabe.
    Xabi, idealista bat zara (earra inbidia ematen didazu…). Ni ez naiz hain baikorra. Gizakiak besteari (unheimlich) beldurra dio eta mesfidantzaz begiratzen dio ezberdina denari. Posmodernitatean ahotsak ugaritu direla esaten zaigu, baina nik nere dudak ditut. Arrazaz hitz egitea, ez da arrazakeria, hori judu eta liberalen propaganda besterik ez da.  
    Nazien erregimena etengabe satanizatu ondoren, orain eugenesiaren eztabaida datorkigu berriz. Gaixotasunak ekiditeko gene gaiztoak baztertu ditzakegu, eta etorkizunean egingo da, baina zilegia ote da? Eliza katolikoak abortoarekin egin bezala, barrabaskeria hutsa dela adieraziko du. Alabaina, zientzia eta teknologiak aurrera segituko dute. Down sindromea duen umerik ikusiko al dugu etorkizuneko gizartean? Mengele berpiztu dezakegu guzti honi buruz aholkuren bat eskatu ahal izateko. 

  • Mengele bezalako esperimentuak beste leku batean bilatu beharko dituuzu Mirande eta ez gene “gaiztoak” sahiesteko saiakeretan. Badakit historia irabazleak idazten duela baina Mendel arrazakerian sinesten zuen eta bere arraza besteak baino hobeagoa zela (zergatik ez, arrazak egonda baten bat izango da hobeagoa ezta?) Idealista deitu didazu (Homo sapiensa ezin bizi etiketatu gabe) eta etzait ajola gehiegi, zure ideietatik (ez erraitetatik) etorri baitzaizu hitz hori. (Ez daukat hain argi utopiko eta inozo eman nahi izan diozun kutsu hori erraietatik edo ideietatik datorren…). Gauza da, gizakien artean ezberdintasun genotipikoak eta fenotipikoak oso txikiak direla, txikiegiak. Zeintzuk aukeratuko sailkapena egiteko? Altuera, begien forma, azalaren kolorea, gorputzeko ile kantitatea, gaixotasun konkretu baten kopurua, Rh negatiboaren kopurua populazioan? Gizakien arteko ezberdintasun handienak ez dira geneetan bilatu behar, kultura ezberdinetan baizik, hor datza dibertsitatea. Miranderen ustez arrazak ekiditea juduen propaganda izan da. Neri hau esatea arrazakeria iruditzen zait (arrazoia ez da arrazaz hitzegiten duzulako, etiketatze mania horrekin lotuago dago gehiago). Ezberdinari bildurra gauza bat da eta beste bat estatusa galtzeari bildurra. Ezberdina ere maite dugu, eta bilatzen dugu behin da berriz. Nik ez daudat oso argi baina agian benetako beldurra unheimlicha heimlich bilakatzea da, eta ez unheimlicha bera.

  • Ezberdintasunak txikiak direla esaten duzu. Hori ez dizut ukatuko, baña gizakiak ezberdintasunik txikienak ametsgaizto bilakatzeko eta satanizatzeko bertutea dauka, zoritxarrez. Batasuna lortzea askoz zailagoa baita. Kolektibo guztietan aniztasuna defektu bat bezela ageri zaigu. Politikan begi bistakoa da hori, bestela ikusi EAJ eta PP alderdiekin pasa dena. Aniztasuna ahulezia bezala ulertzen da eta batasun ideia saldu behar dute behin eta berriz. Homogeneotasuna bultzatzen da eta horretarako propaganda erabiltzen da. Ezberdin sentitzen denak alde egin behar izaten du, tolerantzia ez baita gizakiaren lagun mina. Ezberdina dena maite dezu? Ausarta zara gero. Ni ez naiz hain ausarta. Ezberdina dena gorrotatzen ikasi dugu eta hala dijoa mundua. Iran zeba da Estatu Batuen jomuga? Terroristak direlako? Ez, ezberdinak direlako. Diruaren diktadura ezarri nahi ez dutelako. Demokraziaren gainetik Jainkoa dagoelako. Sozialistek saltzen diguten “acuerdo entre diferentes” fartsa handi bat da. Bakoitzak bere ikuspuntua dauka eta boterea duenak ezberdina dena (gutxiengoa) desagertarazi nahi du. Upyd alderdiak argi dauka. Autonomiak euskerak bezela, separatismoa bultzatzen du eta horrekin amaitu beharra dago. Upyd-k IU-k baino etorkizun handiagoa dauka. Zergatik ote? Pelikuletan ezberdinaren alde jartzen gara, baina errealitatean ez da gauza bera gertatzen.

Utzi erantzuna Mirande(r)i Cancel Reply

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude