I+Gren tranferentzia (eta 2)

EAEri egin zaion I+Gko eskumenen transferentziari esleitu zaion zifra, 86,5 milioi euro hain justu, nola kalkulatu den ez nuela garbi eskribitu nuen. Egun pare bat geroago Donostiako egunkari batean Joseba Egibarrek emandako argibideak leitu nituen. Sobra ere, zifra hori kalkulatzeko Madrilgo gobernuko Zientzia eta Berrikuntza ministerioaren aurrekontuen 4.,  6. eta 7. kapituluei kupoaren proportzioa aplikatu zaie, hots, % 6,24a. Bidenabar, aurrekontuetan 4. kapitulua diru-laguntzei dagokie, 6.a erakundearen inbertsio propioei eta 7.a kanpoko inbertsioei.

Zifra apala dela esan genuenoi arrazoia eman digu Egibar jaunaren argibideak. Izan ere, Estatuak egiten dituen I+G inbertsioa Cristina Garmendiaren ministerioak egiten duena gainditzen du. Beste ministerio batzuk ere,  Industria ministerioak edo Defentsa ministerioak esaterako, I+G inbertsio adierazgarriak egiten dituzte. Adibide baterako, Estatuko aurrekontuetan  I+G militarrak pisu adierazgarria du: % 17,82koa 2008ko aurrekontuetan.

Itxura denez eta kalkuluak gaizki egin ez baditut, 2009an Zientzia eta Berrikuntza ministerioak 1.400 milioi euro inguruko aurrekontua izango du. Kontuan hartzen badugu 2008an Estatuko aurrekontuetan 7.678 milioi euroko zifra esleitu zitzaiola I+Gari, ministerio horrek I+G inbertsioaren zati bat baino egin du egiten eta ez handiena.

Hortaz, 2008ko zifra hori usatzen badugu I+G eskuduntzaren balioa kalkulatzeko –ez dago arrazoirik pentsatzeko 2009koa horretatik oso urrun egongo denik–, eskuduntzaren benetako balioa 480 milioi eurokoa izango litzateke; negoziatu dena baina ia sei bider handiagoa. Alde ederra!

Merkezurrean negoziatu dela deritzot.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude