Estatuko 2009ko aurrekontuak onartzeko prozesuan Zapateroren gobernuak EAJren babesa izango du, besteak beste, Gernikako Estatutuan aurreikusitako I+G alorreko eskuduntzen transferentziaren truke. Ez naiz horren balorazio politikoa egiten hasiko. Izatez, I+G alorreko eskumenak EAEren esku egotea berri ona da zientzia eta teknologia sistemarentzat.
Gai horri buruz beste ikuspegi bat agertu zidan Joseba Balerdik igandeko Noticias de Gipuzkoan idatzitakoak. Honatx zioena:
La transferencia de investigación y desarrollo puede ser una baza, pero
si sigue cuantificada en 85 millones de euros, los jeltzales corren el
riesgo de que alguien les recuerde que eso son, más o menos, 10
céntimos por ciudadano y día, o sea, mucho menos de lo que gastamos en
comprar el pan, y que así no se consigue ser “referentes europeos” en
esto de la innovación, como pretende el Ejecutivo de Ibarretxe.
Atzenean 86,5 miloi euro izango dira. Nola iritsi dira zifra hori zehaztera? Egia esan ez dakit. Inoiz argituko da. Ondo baloratu al da transferentziaren diru-kopurua?
Begiratu diezaiogun Josebaren analisiari beste ertz batetik. 86,5 milioi eurok zer eragin dute EAEk egiten duen I+G inbertsioan? Parametro hori neurtzeko BPGrekiko I+G inbertsioak zein proportzio duen aztertzen da. EAE 2005ean % 1,44koa izan zen. Europako herri aurreratuenetan % 3ren bueltan dago. EAEko Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Planak protzentaia hori % 2,15era eramatea jartzen du 2010erako helburuen artean. 2007an EAEko biztanleko 30.599 eurokoa izan zen BPG. EAEn gutxi gora-behera 2.150.000 pertsona bizi gara. Beraz, Madrilen lortutako akordioari esker EAEko biztanleko eta urteko 40 euro gehiago inbertitu ahal izango dira, hots, % 0,0013 gehiago. Ez dirudi oso zifra handia denik eta jauzi kuantitatiboa suposatzen duenik 2010erako jarritako helburuak betetze aldera.
Mikel Zurbano says:
Akordioa ez da gardena. Nondik ateratzen dute I+G gasturako 86 miloiko
zenbatekoa. Aurtengo EAEko aurrekontuetan ikerketara bideratutakoa 190
miloi euro izango direla agertzen da, beraz akordioan ez da zenbateko
horren erdia ere aurreikusten. Gainera, dirudienez (iturri
estraofizialek esanda) antzeko aurrekontu akordioek ekarri dute
dagoeneko EAEk 2007an 100 miloi euro eta 2008an 74 miloi euroko diru
sarrera eskuratzea.
Zein da bada aurtengo itun horren benetako onura gehigarria?
joseba barandiaran says:
quid pro quo… akordioaren onura ez ote da, besterik gabe, Jaurlaritzaren aurrekontuak onesteko sozialisten babesa ?