Etorkizuneko energia

Behin baino gehiagotan aipatu dut lerro hauetan Scientific American aldizkariaren newslettera. Biziki argitalpen interesgarria da eta zientziaren eta teknologiaren alorrean informatuta egoteko baliabide egokia.

Atzen aleak energia du gai nagusia. Sozietatea bizirik iraunaraziko dituzten energia-iturriak ditu aztergai: eguzki-energia, energia geotermikoa, itsasoetako energia eolikoa, olatuen energia, … Energia nuklearraren auzia ere aipatzen da. Energia-iturrien ikuspegi zabala nahi duenak badu nora jo.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude