AEBetako hautagaiak eta zientzia

Sarritan entzun izan dugu aspaldion, AEBetako hauteskundeei buruzko informazio-oldea dela eta, ‘guri zer inporta zaigu han gertatzen dena?’ Subprime hipoteken kasuak munduko ekonomian izan duen eraginak erakutsi berri du Inperioan gertatzen denak eragin nabarmena duela gure eguneroko bizitzan. Gauza bera gertatzen da zientzia tarteko den beste hainbat auzirekin, esaterako, aldaketa klimatikoaren aurrean inplementatu beharreko energia-politikarekin.

Zer iritzi dute bi hautagai nagusiek, Obamak eta McCainek, zientzia-gaien inguruan? Hori aztertu dute sakon Scientific Americanen on-line buletinean.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude