Bi kontu arrapaladan

Gaur jaso dudan informaziotik bi gauzek deitu didate atentzioa.
Batetik, Teleberrin musulmanen Ramadanaren bukaeraren aitzakian kontatu dute, komunitate hori EAEko eskoletan islamdar erlijiozko eskolak eskatzen ari dela eta laster hainbatetan izango dutela aukera hori. Zer esango dizuet berriak ateo laizista honi eman dion pozaz! Beti esan dut, eskola eta erlijioa bereizi behar direla. Libre da edonor Josafateko zelaian edo birjinen paradisuan sinesteko, baina sineskeriak transmititzea ez da eskolaren lana sozietate laiko batean. Elizak, meskitak eta enparauak daude horretarako. Eskolan erlijiorik ez! Bestela, erlijio ezaren etika ere eskolan irakats dezaten eskatzen hasi beharko dugu eta.

Scientific American aldizkariaren atzen newslettera jaso dut. Bertan, Sarah Palinen zientzia-gaiekiko ikuspegiaz artikulu interesgarri bat dago. Leitu ondoren aurretik nuen desioa indartu egin zait, ‘azarotik aurrera ez dezagula pajaro horren kantua gehiago entzun!’.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude