Imanol Murua

Berlinerako bidean harrapatu nau berriak. Heriok Imanol eraman digu. Gaixo larri zegoela bagenekien aspalditik. Berriak, hala ere, astindu  egin gaitu.

Firin-Faranen tertuliakide izan nuenean ezagutu nuen Imanol gertutik, komunikabideek ematen duten iruditik haratago. Hitz polit asko egon daitezke Imanolen bertuteak adierazteko. Neronek bat aukeratuko dut: herrikoia. Ardura handiak izanik ere, herritar arruntekiko gertu egoten jakin zuen. Herritarrekin bat egiten jakin zuen. Nolabait egia bihurtzen zuen, ordezkari politikoak herriaren zerbitzura dauden pertsonak direla eta, ez kontrakoa, maiz ikusten den moduan. Horrek eraman zuen, adibidez, intsumisoekin bat egitera eta bera ere intsumiso bihurtzera Espainiako armadarekin.

Txibitan ibiltzeari utzi diok Imanol; Zarauzko golfean egitekoak ginen bazkaria ezin izango diagu egin; platoko hire piztualdi sutsuekin ezingo diagu gozatu; grabazioa bukatu osteko, mokadu ea mokadu arteko, solasaldietan ezingo diagu hire esperientziatik edan,… Beti izango haut gogoan, alajaina!

Loria eta ohore Imanol.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude