18/98

Gaueko Teleberriren lehen irudietan Fernando, Patas, ikusi dut poliziaren furgoian sartzen. Herenegun ikusi nuen aurrez aurre atzenekoz. Kalean topo egin genuen. Berriketan aritu ginen. Beren kontua zertan zegoen galdetu nion. Ezer zehatzik ez zekitela esan zidan. Epaia noiz emango, momentu politikoak erabakiko zuela komentatu zuen.

Momentu delako horrek gaur izan behar zuela erabaki du, politikoa, izatez, hasieratik izan baita auzia. Justizia apeta politikoen  dantzan.  PSOEren hauteskunde-kalkuluek orain zela momentua erabaki dute, kalkulagailu diaboliko baten maneran.  Ze kalkulu  oker, ze trilero-joko pertsonen ospearekin eta bizi-moduarekin jokatzeko! Dadoak kargatuta egon dira hasieratik, ‘errudun eta etsenplu’ alde guztietan zizelkatuta;noiz bota izan da zalantza bakarra.

Sabino ere ikusi dut minutu pare bat geroago. Joan den larunbatean egon ginen elkarrekin Donostiako udaleko batzar-aretoan, aldaketa-klimatikoaren kontrako udalaren ekimena ezagutzen eta eztabaidatzen. Garako lankideei agur esaten agertu da pantailan, apal eta atsegin ohi duen legez.

Bi-biengatik eskua sutan jarriko nuke!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude