Andaluces de Jaén

Aurreko Igandeko El País egunkariko Negocios gehigarrian berri bat leitu nuen Olibadiak antolatzeko modu berri bati buruz. Harri eta zur gelditu nintzen. Olibondoak setoan edo besorako maneran antolatzeko kimatzen hasi dira, hots, txakolinerako mahatsondoen moduan eta olibadi sail berri andana antolatzen ari dira modu horretan. Ageriko ‘abantailak’ ditu sistema horrek: mekanizazio maila handiari esker kostuak murrizten dira narbarmen (bereziki oliba biltzearena) eta produkzio-maila handitzea. Artikuluan dioenez:

…amplias posibilidades que ofrece para producir aciete de calidad a un coste muy inferior al obtenido mediante otros sistemas.’
 
Testuak lagun duen argazkia argigarria, bi Gargantua itzel bailiren zuzen lerrokatutako olibondo ipotxen gainetik dabiltzan uzta-biltzeko makina erraldoiak.

Hainbat irudi etorri zitzaizkidan bat-batean gogora: Andaluziako olibadi etengabeak, olibondo dotoreak, fruitua biltzeko haga luzez baliatzen diren vareadoreak eta biltzeko oihal-puska handiak, … Hori finituko da, soberan ere, eta olibadiak mahastien eitea hartuko dute. Urrunetik bereizteko gai izango al gara? Eta olibondoak ez dira gehiago izanen arbola eder eta dotoreak, abaro oparokoak, sastraka elbarritu, mutilatu eta kamuts baizik.

Produkzioa emendatuko da, non geldituko dira baina, Miguel Hernandez-ez poemako ‘Andaluces de Jaén, aceituneros altivos’ direlakoak eta zeinek galdetuko du olibondoak nork zutitu zituen?

Andaluces de Jaén,

aceituneros altivos,

decidme en el alma: ¿quién,

quién levantó los olivos?

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude