Prentsatik bi gogoeta Aberri Egunez

Igandeetan, prentsari arreta gehiagorekin erreparatzeko patxada hartu ohi dugu, bost eguneko bakantzetan altzoan kokatzen direnetan are gehiago. Gaurko errepasoan bi kontuk eraman naute irakurketa eten eta gogoeta egitera.

Noticias de Gipuzkoan Erero F. Njiengwe izena duen mediko kamerundarrak, Afrikako osasun-azpiegitura negargarriez, osasun-profesionalen eskasiez eta enparauez dihardu iritzi-artikulu trinko bezain interesgarri batean. Hau dio besteak beste:

Además, la financiación preferente del sida desestabiliza la vocación sanitaria. En su informe sobre la Salud en el Mundo en el año 2006, la OMS, declara, por ejemplo, que una enfermera que trabaja en sida puede ganar de tres a cuatro veces más que otra. El sida se convierte en una apuesta económica del supervivencia, no para las personas que viven con el virus, si no para todos los implicados en la lucha.

Eta aurrerago

Es la malaria y no el sida la que constituye la causa de mortalidad número uno en Camerún.

Ahulari ahulgarria! HIESak Afrikan egiten diharduen triskantza dugu hitzetik hotzera gure komunikabideetan, osasun arazo larriena bailitzen. Leitu izan ditugu, hiesdun-kopuruaren datu lazgarriak, botika generikoen aldeko borroka eta beste makina bat istorio. Hagitz ikuspegi mendebaldarra, soberan ere, Njiengwe-k kontatutakoari jaramon eginez gero. HIESaren ondorioak larriak izanik ere, arbolak ez digu Afrikako osasun-sistemaren egoeraren basoa ezkutatu behar.

Bestea, El Paisen izokin koloreko gehigarri ekonomikoan bildu dut. Honda erraldoi japoniarraren presidente Takeo Fukuiri eginiko elkarrizketatik hauxe zukutu dut:

P. Respecto a las disposiciones europeas para conbatir la contaminación automovilística, ¿cómo juzga la actitud y las normas que prepara Bruselas?, ¿Cómo afectará a Honda?

R. Se propuso un objetivo voluntario de 140 gramos de CO2 por kilometro y hemos trabajado para cumplirlo. Pero llegar a 130 o 120 gramos va a ser un reto muy importante. No es un problema de tecnología, ya que disponemos de tecnología para fabricar coches de bajo consumo, pero eso no es exactamente lo que quiere los consumidores, por lo cual no se le debe de echar la culpa a la tecnología. Hay que tratar de alcanzar un cierto equilibrio.

Teknologiak ez omen du hobenik berotegi gas gehiagoren emisoan, horretan zintzoa da. Ez da zintzoa ordea, kontsumitzaileen bizkarrera botatzen duenean egoeraren kulpa. Zein da kontsumitzaileari saltzen zaion autoaren eredua? Zeinek ederresten du potentzia kotxearen ezaugarri behinena moduan? Zeinek sorrarazi du 4x4en sukarra? … Bere etxeko eta gainerako etxeetako marketin- eta salmenta-departamentuei begiratzen hasi beharko lieke Fukui jaunak guztiz zintzoa izateko.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude