Horren negu epela?

Aurtengo negua epeletik zihoala entzun, leitu eta komentatu izango zenuen, irakurle, atzen bizpahiru hileotan. Niri behintzat horixe gertatu zait. Urtearen hasieran, orain gogoan ez ditudan, aditu atzerritar batzuk aurtengoa inoiz ezagutu den urterik beroena izango zela sugeritu zuten eta batez besteko tenperatura hainbat gradu igoko zela. Horrek hotsa ozenarazi zuen.

Zaldi horren zelan jarrita ibili dira gutariko asko.

Ni egia esan, eta idatzi izan dut lerro hauetan, oso  eszeptiko agertu nintzen baiztapen biribil horren aurrean. Geroago, Firin-Faraneko tertulian izan genuen hizpide gaia eta hantxe esan nuen negua epeletik, bai, bazihoala, aurreko urtea baino gehiago bai behintzat, baina ez zuela zertan berotasun-markarik apurtu behar. Ez zen farol bat izan. Ez zen beste tertuliakideak baino azkarragotzat jotzen nuelako nire burua edo gainerakoek baion memoria hobea dudala uste dudalako. Datu bat neukan buruan, data zehatz-zehatzik ez bazuen ere.

Honelako zerbait bota nuen, ‘1989 edo 1990eko bueltan hortan negua hau baino epelagotik joan zen, gure terrazako ahuakateak bizirik iraun baitzuen negua pasata’. Gauza jakina da, ahuakateak, landare  tropikala izanik, ez duela hotza pairatzen. Gehiegizko hotzak ihartu egiten du. Beste tertuliakideen aurrean abantaila izan nuen: ahuakate-hezurrak ereiteko mania daukat.

Aste honetan, egunkari batean leitu ditut EAEko Metereologia Zentruko arduradun Margarita Martinek aautengo neguaz esandakoak.

‘Martín pronostica que la estación que finalizó el miércoles ocupará la
duodécima plaza en el ranking de los inviernos más cálidos de los
registrados en Gipuzkoa. «Se comenta que ha sido el más cálido, pero
no», dice tajante la directora del centro, quien estima que la
temperatura media se situará en torno a 10 ó 10,1 grados. Un dato que
se encuentra relativamente lejos de los 11,4 grados de media que se
anotaron no hace tanto. «Los que son mayores de edad tienen que
recordar aquel invierno de 1990. Entonces fue más caluroso», dice
Martín. En 1936, se registraron 10,6 grados y en 1948, 10,5. El
invierno de 1957 resultó también muy cálido, con una media de 10,8
grados. Cuatro años después, el mercurio marcó una media de 10,1 grados’

Epeletik joan da. Ez ohizkoa ez da izan. Aldaketa klimatikoaren heraldoa ez da izan. Aldaketa klimatiko badator, baina datuek balio dute ez irudipen subjektiboak edo memoriaren oroimenek. Memoria flakua eta traidorea da. Garai zaharrak beti hobeak izaten dira…

Aldaketa klimatikoa prozesua da ez gertaera bat bateko.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude