Berandutxo

Atzoko hitzaldian Ibarretxe lehendakariak agindu zuen Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza plana urtea bukatu baino lehen onartuko zela. Bazen garaia! Izan ere, EAEn sustatuko den ikerketa eta garapenaren ardatz nagusiak definitzen dituen aurreko planak 2004ean zuen epemuga. Normalean plan berria zaharraren amaiera iritsi baino lehen diseinatuta egon beharko zukeen. Zergatik ez da horrela izan? Egia esan, ez dakit. 2003 eta 2004an zehar hainbat lantalde aritu ziren plan berriaren nondik norakoak eztabaidatzen, definitzen eta proposamenak egiten. Liburu zuria horren ondorio, 2005eko martxoan publikatutakoa. Plana 2005eko hasierarako indarrean egotea espero zen. Ez zen horrela gertatu eta impassean gauden artean. Pentsatzen dut interes kontrajarriak egongo zirela, proposamen batzuk ez zutela nahi adinako kontsentsua lortuko (zientzia handiko azpiegitura, espalazio-zentroa alegia, izango ote) eta hor ibiliko zirela eztabaidan. Interes handiak daude alorrean, asko hazi da alorra, zentro koskortxoak ditugu, bizi eta iraun egin behar dute (esan didatenez ikerketa-zentro nagusietako bi 2005a ixteko larri ibili omen ziren) eta normala denez guztiek etxerako nahi dituzte planaren postura nagusiak.
Publiko egiten denean ikusiko dugu zertan gelditu zen plana eta Liburu Zurian adierazitakoa zein punturaino beteko den.

Iruzkinak (1)

  • Hitzaldi
    horri buruz komunikabideek emandako burrundarak beste norabide bat izan
    zuen eta eskertzen dut norbaitek lerro artean irakurtzen jakin eta
    ezagutaraztea. Badira dagoeneko 2 urte luze gure herriak izango duen
    edo izan beharko lukeen norabidea gutxi batzuk dakitela. Alde batetik,
    Berrikuntza Sistemaren Liburu Zuria daukagu, baina hau eta antzeko
    beste batzuk irakurrita, Euskal Herria eta beste edozein herrialderen
    arteko diferentzia aurkitzea ez zait erraza egiten. Arraultza edo
    oiloaren lehia horretan, administrazioak edo merkatuak (eta enpresek),
    norabidea nork markatzen duen ez daukat argi, baina bakoitzak daraman
    norabidea jakitea ezinbestekoa zaigu. Administraziotik bultzatuko diren
    sektoreak zeintzuk diren jakitea ezinbestekoa da eta hemen behintzat
    europatik hurrun gabiltza. Europatik definitutako lerroak
    erreferentziatzat hartu eta gure herriak antzeko norabidea hartuko
    duela suposatzen ari gara azken bi urteotan. Eskerrak azken finean
    hainbeste diferentzia ez ditugula aurkitzen. Badirudi azkenean
    zerbait irtengo dela urte bukaerarako. Zorionak tokatzen zaizkionari.
    Premia badaukagu. Herri honen nondik noranzkoak jakiteko premia.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude