Eguzki-belaontzia eta hiru?

Abiatu zen Kosmos 1. Kukuak makur jo duela ematen du, satelitea galduta ematen baitu. Dena dela, Planetary Societykoak esperantzaren lehioa zabalik dute oraindik. Historia zuzenean hemen . Astronautikak santurik badu eta fededunak bazerate, kandela batzuk piztu edo otoitz egiozue, neronak, behintzat, ez dute balioko eta.


Iruzkinak (2)

  • jozulin says:

    Bada
    Arthur C. Clarke-ren ipuin bat liburu bati izena ematen diona: El
    viento del sol. Bertan kontatzen da espazioko estropada bat horrelako
    belaontziekin eta protagonistaren ontzia azkenean espazioan galtzen da,
    gero eta arinago, gero eta arinago… Irakurri nuenean zientzia fikzioa zen; gaur egun, zientzia.

  • Beste
    ideia askorekin bezala, Arthur C. Clarke-k eman zien arrandia
    eguzki-belaontziei. Ez zen izan fikzioaren mundura eguzki-belak eraman
    zituen lehena, Cordwainer Smith-ek lehenago aipatu baitzituen The lady
    Who Sailored The Soul nobela laburrean Goikoa idatzi nuen martxoko
    Elhuyar. Zientzia eta teknikan idatzi nuen Espaizoan Bolinara izeneko
    artikuluan, Kosmos 1 mintzagai zelarik.

Utzi erantzuna jozulin(r)i Cancel Reply

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude