Bizitza estralurtarrari buzuko eztabaidetan, biziaren ubikuidadea ukatzeko erabilitako argudioetako bat zera dio: zibilizazio teknologikoki aurreratu batek von Neumann-en makinen bidez unibertsoa jada esploratua izango zukeela eta haren arrastoa ezagutuko genuela lurtarrok. von Neumann-en makinak beren burua errepikatzeko gai diren makinak dira. Alegia, robotez erditzeko
gai diren robotak. Argudioa baliagarria izan daiteke, baina erabatekoa ez dela nabarmentzekoa da, nahiz eta, aste honetako Nature aldizkarian argituratuko denari erreparatzen badiogu, von Neumann-en makinatxoa izan daitezkeena eraiki dute Cornell unibertsitateko ikerlari batzuk.
Makina sinple bat da. Kubo robotiko autonomoz osatuta dago. Kubo hauek beraien arteko konexioak ahultzen edo sendotzen dituzten elektromagnetoak dituzte, horrela egitura non apurtzen edo osatzen den mugatzen da. Kubo-egiturek bi elikatze-gunetatik
har ditzateke kubo gehiago. Hiru moduluetako robotak beren buru minutu batean errepika dezake.
Urrun gaude oraindik robot auto-errepikatzaileetatik. Bidea ibiliaz egiten da, hala ere!
e-gor says:
Zientzia-fikzioa irakurtzen duzunez, agian zientzia-fikziozko serieak ere jarraituko dituzu. Ezagutzen Stargate SG-1 seriea? ETB2 -n botatzen zuten… Ba hango hainbat kapitulutan “replicantes”
izeneko gauzaki batzuk agertzen ziren. Armiarma itxurako makina txiki
batzuk ziren, 40 bat zentimetroko tamainakoak, eta gutxi gorabehera
zentimetro bateko piezatxoz osatuak. Inguruko materiala erabiliz euren
burua duplikatzeko gai ziren eta horretarako programatuta zeuden. Kontua
da robot txiki horiek izugarrizko plaga ziren unibertsoan. Zibilizazio
eta planeta osoak suntsitzen zituzten. Nahikoa zen bat espaziontzi edo
planeta batera iristea, egun gutxiren buruan esponentzialki
erreplikatuz dena suntsitzeko. Ez dakit horrelako makinak hain ideia
ona diren… 😉
Inaki says:
Stargate
ezagutzen dut eta kapitulu batzuk ikusita dauzkat. Denbora-pasarako
ondo zeuden. Oraindik orain bota dute, Tele 5n uste dut, jatorrizko
flima. Erreplikante horiek von Neumannen makina dira hain justu eta
seriearen gidoigileek ideia horretatik edan dute. Bere burua errrepika
dezakeen robot bat ideia ona da, printzipioz. Eman dezagun, Martera
bidalitako zunda batek matxura larria izan duela eta Lurretik ezin dela
kontroaltu. Bere burua konpontzeko gai izango balitz, falta zaizkion
piezak osatzeko, galera galanta salbatuko litzateke. Dena dela, onerako
edo txarrerako izan daitezke, erabileraren arabera jakina.