Stepcraft 2: Edonorentzako mahaigaineko CNC/3D inprimagailu unibertsala

Stepcraft 2 mahaigaineko CNC makina bat da, hainbat lan egiteko gai dena: fresatu, taillatu, grabatu, 3Dn inprimatu, binilozko orriak ebaki, etab. Lant ditzake zuretik hasi eta metaletaraino.

Bost tamainatakoak izango dira Stepcraft 2ren bertsioak: 210×210 mm-tik 840×600 mm-ra bitartekoak.
2015eko ekainean hasiko dira makinak entregatzen.

Egin nahi diren piezen diseinua norberak egin dezake, eskanea daiteke edo Internetetik jaitsi. Makina bateragarria da hainbat etxek egiten dituen erremintekin (Proxxon, Dremel) edo Stepcraft HF 500W buruarekin, lan gogorragoak egin nahi badira, aluminioa, letoia, karbono-zuntza edo grafitoa mekanizatuz.  Honek 3.000 eta 20.000 bira/min arteko abiaduretan lan egin dezake.

Erreminta horiekin eta Vectric Cut 3D softwarearekin 3Dko grabatuak egiten dira.

Aldi berean fresatzeko makina eta 3D inprimagailua da.

Stepcraft 2 makinak kit batean entregatuko dituzte, 4-5 ordutan norberak muntatzeko moduan, nola eta ez den muntaturik bidaltzeko eskatzen. Azken aukera honek kostu gehigarri bat du muntatze-lanagatik eta garraioa garestiagoa izateagatik.

Hainbat softwarerekin da bateragarria: Sketchup, Corel Draw, Adobe Illustrator, Inkscape, AutoCAD, Solidworks eta beste askorekin.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude