Iturria: http://www.itespresso.fr
Frantziako La Postek interesa du paketeak dronen bidez entregatzeko. LaPosteren GeoPost filialak, Frantzian eta Europan paketeen entrega lasterrak egiten dituenak proba batzuk egin zituen orain dela gutxi Var-eko departamenduan dagoen Centre d’Etudes et d’Essais pour Modèles Autonomes (CEEMA) ikerketa-zentroan. Egin zituzten proba horiek erakutsi zuten posible dela dronak erabiltzea paketeak entregatzeko, aireratu, hegan egin, lurreratu eta basera itzuliz.
Proben xedea zen 2 kiloko pakete bat 1.200 metrora garraiatzea, baina urrunagoko garraioak ere egin nahi lituzkete.
Erabili zuten dronak sei errotore elektriko ditu eta gai da 40cm x 30 cm x 20 cm-ko eta 4 kg-ko paketeak 20 km-ra garraiatzeko.
La Postek probatu duen Atechsys etxearen drona |
Hala ere, oraingoz ez dute ustiapen komertzialik aipatzen. Iristen zailak diren lekuetan entrega lasterrak egiteko erabiltzeari ematen diote lehentasuna.
Alemaniako Deutsche Poste-DLHk ere antzeko egitasmo baten berri eman zuen 2013aren bukaeran. Sistema horren bidez botiken paketeak entregatzeko asmoa dute.
Deutsche Post probatzen ari den oktokopteroa |