eOsasuna (ingelesez e Health) terminoak prozesu eta komunikazio elektronikoek lagunduriko osasun-zerbitzuak adierazten ditu.
Hainbat motatako zerbitzuak sartzen dira eOsasuna kontzeptuaren pean:
- Osasun-historia digitalak: pazienteen datuak osasun-arloko profesionalen artean komunikatzeko.
- ePreskripzioa: preskripzio-aukerak eskuratzeko, pazienteei preskripzioak inprimatzeko eta batzuetan preskripzioak medikuengandik farmazialariengana elektronikoki transmititzeko.
- Telemedikuntza: urrundik pazienteei tratamendu fisikoak edo psikologikoak emateko, pazienteen funtzioak telemonitorizatzea barne.
- Kontsumitzaileentzako osasun-informatika, hau da pertsona osasuntsuek nahiz pazienteek medikuntza-gaiei buruzko baliabide digitalak erabiltzeko sistemak.
- Osasunari buruzko jakintzaren kudeaketa: adibidez, azken medikuntza-aldizkarien berri emateko, praktika hoberenetarako gidak eskaintzeko edo epidemien jarraipena egiteko.
- Osasun-zerbitzuetako talde birtualak, hau da, ekipamendu digitalaren bitartez pazienteei buruzko informazioa partekatzen duten eta lankidetzan jarduten duten osasun-arloko profesionalen taldeak.
- mOsasuna: tresna mobilen bitartez osasun-datu agregatuak nahiz paziente mailakoak erabiltzeko sistemak, praktikan edo ikerketan diharduten profesionalei edo pazienteei datu horiek eskaintzeko, denbora errealean pazienteen funtzioak monitorizatzeko, etab.
- Medikuntzako ikerketa sare bidez: ordenagailu askoren prozesatzeko ahalmena elkartuz datu multzo erraldoiak kudeatzeko sistemak
- Osasun-zerbitzuetako informazio-sistemak. Hala nola hitzorduak emateko softwarea, pazienteen datuak kudeatzekoa, lanak planifikatzekoa, osasun-zerbitzuen administraziokoa, etab.
- Egindako azterketaren gida, haren aurrekariak eta Europar Batasunak eOsasunaren interoperabilitatearen atzean duen politikaren berri ematen duena.
- Gaiak izan behar lukeen orientazio nagusiaren lehen planteamendu orokorra.
- Garapena egin behar duten organizazioen profila ebaluatzeko tresna.
- Markoaren atal teknikoaren behin-behineko lehen bertsioa.
IKTen bidezko soluzioen eta datu-trukearen interoperabilitatea lehenbiziko baldintza da osasun-zerbitzuen katea osoa hobeto koordinatzeko eta integratzeko Europar Batasunaren mailan. Lantzen ari diren markoak interoperabilitate-estandarren eta espezifikazio teknikoen erabileran bateratzera jotzea eta herrialdeetako eOsasun-sistemen interoperabilitatea areagotzea sustatuko du.
Interoperabilitateak lau arlo hartzen ditu: legala, antolakuntzakoa, semantikoa eta teknikoa. Zehazki interoperabilitate semantikoari dagokionez, hiru motatako baliabideak planteatzen dira:
- Kontzeptuak errepresentatzeko sistemak.
- Datu-itemak antolatuko dituzten eta item bakoitzeko terminologia-azpimultzoak mapeatuko dituzten eredu klinikoak.
- Osasun-historia digitalen ereduak. Arlo honetan kodetze-sistemak bateragarri bihurtu behar dira eta garrantzi handia dute medikuntza-hiztegiek.