AEBko Barnes & Noble liburu-denden kateak iragarri du argitaletxeekin lankidetza estuagoan lan egiteko asmoa duela, irakurleei buruzko informazio gehiago partekatuz, liburu digitalen komertzializazioa hobetzeko
Digital Book World konferentzian adierazi du hori ebook arloko Jim Hilt B&Nren presidenteordeak, sektoreko 1.000 profesionalen aurrean.
Hala zioen: « gure industriaren eraldaketa eta hazkunde lasterra, ebookaren arloan, ez dira gertatuko autoreek, saltzaileek eta argitaletxeek, erabiltzen dituzten datuei dagokienez, gardentasun handiagoz jokatzen ez duten bitartean. ».
Dirudienez, datu-partekatze hori gauzatzeko bidea EPUB 3 formatuko edukiak sortzeko metodoak erabiltzea da, adibidez Javascript kodea liburu digitaletan txertatuz, irakurleen ohiturak jarraitzeko.