Applek ikasmaterial digitalen plataforma aurkeztu du

Applek gaur, 2012-01-19, hezkuntza-arloko berrikuntzak aurkeztu ditu New Yorken. Adierazi dutenaren arabera, iTunes U orain topagune bat izango da unibertsitate mailako ikasleentzat eta irakasleentzat. Zerbitzuak aukera ematen die irakasleei mezuak bidaltzeko, etxeko lanak agintzeko eta  programak aurkezteko.
Ikasleek berriz eskura izango dute ikastaroan erabiliko duten material guztia, bideoak, dokumentuak, aplikazioak, testuliburuak eta bestelako edukiak barne. Zerbitzu hori guztiz integraturik egongo da iBooks-ekin.
iTunes U-n ariketa berriak agertzen direnean, ikasleek egin ahal izango dituzte eta hartzen dituzten apunteak testuliburu digitaletan txertatu ahal izango dituzte. 
Aplikazioa bera doan erabil daiteke, baina materiala ordaindu egin behar da.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude