Une honetan apustu handia egiten ari da aplikazioen alde. Lantzen ari den lehen arloa janari eta edariei buruzko liburuena da eta laster aterako ditu haurrentzako edukien aplikazioak, Nookcolor irakurgailurako. Aurten bertan azaroan eta abenduan bost aplikazio plazaratuko ditu, janarien eta edarien ingurukoak, bideoekin eta beste gehigarri batzuekin. Aplikazioen batez besteko prezioa 4,99 dolarrekoa izango da.
Hachettek 10-15 aplikazio eginak ditu eta ekoizpen mota hori bizkortzeko asmotan dabil. Etxe barruan sortzen dituzte aplikazio gehienak, baina kanpoko beste batzuekin ere ari dira lankidetzan. Ansel Adams (1902-1984) argazkilari ospetsuaren edukiekin aplikazio bat atertzekoak dira.
HarperCollins taldeak 30 argitaletxe baino gehiago ditu, gehienak AEBetan eta batzuk Erresuma Batuan, Kanadan eta Australian. Talde honek aplikazio asko garatu ditu. Horretarako, egileak, etxe barruko editoreak eta kanpoko adituak jartzen ditu lankidetzan. Informazio-edukietan eta haurrentzako liburuetan zentraturik ari dira aplikazioak sortzen. Badute sukaldaritzako aplikazio bat, zenbait sukaldaritza-liburutako gaietan oinarrituriko multimedia-edukietan oinarritua.
Walt Disney taldeko argitaletxe bat da hau. Bi aplikazio garatu ditu orain arte: bata Nigella Lawson, sukaldaritza-gaietan espezializaturiko kazetari britainiarraren lanetan oinarritua, eta bestea Eoin Colfer eleberrigile irlandarraren And Another Thing… lanean oinarritua. Hala ere, argitaletxe honek gehiago jo du e-book aberastuak lantzeari, aplikazioak garatzeari baino.
Bidai giden argitaletxerik handiena dugu hau. dagoeneko 115 aplikazio garatuak ditu, iPhonerako eta iPaderako hiri-giden eta solasaldi-giden arlokoak, 41 Android Market-en salgai, 35 aplikazio Nokia telefonoetarako eta sustapen-aplikazio bat, dohainikakoa, Windows 7 sistema eragilea erabiltzen duten telefonoetarako. IPhonerako aplikazioak 5,99 dolarretan dituzte salgai, iPaderakoak 3,99 dolarretan eta Android eta Nokia aplikazioak 4,99 dolarretan.
Etxe barruan garatzen dituzte aplikazio gehienak.
Penguinek 10 aplikazio ditu salgai, hasi Angelology nobelatik (14,99 dolarretan) eta Mad Libs (3,99 dolarretan) hizkuntza-jokoetara bitartekoak.
Dozena bat argitaletxek osatzen dute taldea. Lehenbizi aplikazio bat egin zuten probatarako, Cathy trilogiaren lehen liburukian oinarriturikoa, eta orain beste bi liburukiei dagozkienak garatzen ari dira. Hala ere, gehiago ari dira saiatzen e-book hobetuekin aplikazioekin baino. Uste dute aplikazioak produktu beregainak baino areago liburuen osagarriak izango direla.
Random House
Bertellsman taldeko argitaletxe generalista bat da. Dozenaka aplikazio eginak ditu dagoeneko. Haurrentzako edukietan, modakoetan, bidaietakoetan, kontsultarakoetan saiatu dira gehiena.
Simon & Schuster
Talde hau ingelesezko lau argitaletxe handienetako bat da, Random House, Penguin eta Harper Collinsekin batera. Taldeko 35 argitaletxeen artean bi mila titulu baino gehiago argitaratzen dituzte urtero.
Aplikazioak liburuen osagarriak izan behar dutela uste dute. Horregatik, haien aplikazioek liburuen laburpenak edo liburuetaranzko estekak dauzkate. Argitaratu zuten lehen aplikazioa hitz gurutzatuena izan zen. Geroztik 30 aplikazio inguru atera dituzte, autore baten zaleentzakoak, hiztegiak, sukaldaritzako gaiak eta jokoak. Interfaceak bertan lantzen dituzte, baina programazioa kanpoan egiten dute. Badituzte dohainikako aplikazioak eta badituzte The Klingon Dictionary bezalakoak 11,99 dolarretan saltzen dituztenak.
Sourcebooks
50 aplikaziotik gora ari izan dira lantzen eta dozena bat kaleratu dituzte, hasi dohainik eskaintzen dituztenetatik eta 9,99 dolarretan saltzen dituzten garestienetarainokoak. Hauek ere, programazioa salbu, etxe barruan lantzen dituzte aplikazioak.
Diotenez aplikazio baten garapen-kostua 3.000 eta 10.000 dolar artekoa izaten da.




