Gazteak unibertsitatean: esperientzia anitzak, pareko iritziak

Orain dela gutxi, unibertsitatea.net-eko ziztu bizian berrien atalean elkarrizketak gehitzeari ekin genion. Ekaitz Agirregoitia biologoa, Irati Agirreazkuenaga komunikatzailea, Imanol Ubeda abeslaria eta Miren Amuriza bertsolaria izan dira aukeratutako pertsonak. Ibon Aristi, Igor Elortza, Xabier Lozano, Onintza Enbeita eta Igor Ruiz Agundez dira elkarrizketatu berri ditugun pertsonen zerrendan agertzen diren izenak. Laster, euren hitzak eta pentsamenduak argia ikusiko dute baina momentuz zer esaten dutenaren jakin-minarekin utziko zaituztegu. 

Bitartean, Agirregoitia, Agirreazkuenaga, UbedaetaAmurizaren elkarrizketak berrirakurri eta zenbait ondorio ateraditugu. Ikasketak hasterakoan, unibertsitatean, zer aurkitu zuten galdetzerakoan laurak bat egiten dute. “Ez zuten espero klaseetako ikasle kopurua hain altua izatea” eta lehendabiziko urteetako materiala “teorikoegia” zela adierazi dute. Urte akademiko horietan tutoreenganako gertutasun falta sumatu dute laurok. “Karreraren norabidea eta helburuaz hitz egiteko marko bat existitu beharko litzateke” adierazi zuen Agirregoitiak. Izan ere, ikasle gehienak karrera bukatzean zertarako balio zaien edo etorkizunean non arituko diren galdetzen diote euren buruari.

Hizkuntzan, hau da, euskaran sakontzen dugunean ikusi daiteke urteak aurrera egin ahala euskara finkatuz joan dela gure unibertsitateetako klaseetan. Karrera guztiak euskaraz egiteko aukera dago orain eta material pedagogiko gehiena euskaratuta. Hala ere, “euskaraz geroz eta ikerketa eta bitarteko gehiago dagoen arren, oraindik lan handia dago egiteko” gaineratu zuen Miren Amuriza bertsolariak eta Euskal Filologia ikasleak. “Euskararen arazo bat da ez dagoela munduan leku bat bera ere zure bizitzaren %100ean euskaraz jarduteko aukera izango duzunik. Hori dela eta, normaltasunez erabili ezin daitekeen hizkuntz batean ikastea edo irakastea aparteko ahalegina eskatzen digu. Beraz, euskaraz ikastea edo irakastea ez da oztopoa, oztopoa da euskara normalizaziora eramateko ahalegin sozial, ekonomiko eta politikoa egin beharrean, trabak jartzeko ahalegin konstanteak dihardutenak” adierazi zuen Ekaitz Agirregoitiak.

Gure kasuan, Imanol Ubedaren iritziarekin bat gatoz eta hezkuntzan ere gauza hobera egingo dutela pentsatu nahi dugu. Izan ere, okerrago egotea tristea izango litzatekeelako.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude