Sasoian jartzeko metodoak, eraginkorrak ala iruzur hutsa?

Udaberrian gaude eta eguzkia irten nahian dagoela igartzen da. Guk,
ordea, eguzki izpi horien zain gaude. Mendira, hondartzara… edonora
joateko premia dugu. Egun euritsu dezente jasan ditugu aurten, baina
Euskal Herrian bizita ez da arritzekoa ere. Hori dela eta, goizero
leihoa itxaropentsu irekitzen dugu zapata berriak behingoz
estreinatzeko aukera izango dugun jakin nahian. Eguna helduko da, ez
larritu. Behintzat uste horretan daude liburu-dendetako argaltzeko
liburuez beterik dauden apalategiak hustu dituztenek. Esaterako,
Elkar liburu-dendak sasoian
jartzeko 79
liburu
eskaintzen ditu. Eta aurtengo liburu salduenen zerrendako
lehendabiziko postuetan “Dukan”
argaltzeko metodoa nola jarraitu azaltzen duena agertzen da.


Liburu horiek metodo ugari eta oso desberdinak elkarren artean
konparatuz biltzen dituzte. Baina zein da egokiena? Edo egokirik ba
al dago? Argaltzeko irrikak, batzuetan, elikadurarekin
akatsak egitera bultzatzen gaitu, eta hori da hain zuzen, saihestu
behar duguna. Beroak sakatzen duen heinean, presak hasten dira
“bikini operazioa” delakoarekin, hau da, gimnasioetara
sarri-sarri joaten hasten garen, uraza-kopuru gehien jaten dugun eta
mirarietan gehiago sinesten dugun urteko une horrekin. Era batera
zein bestera, udari begira kilo batzuk galdu nahi badira, zentzua da
gailendu behar duena eta baztertu egin behar dira “dieta
mirariak”
, horrelakorik ez baitago. Izan ere, askotan “dieta
mirari” horiek kontrako efektua baitute
. Argaltasuna eta
loditasuna estetikarekin oso lotuta
dauzkagu, eta osasunak
beharko luke oinarri izan
.

Liburuak oso praktikoak
dira bertan erantzunak bilatzeko, baina argaltzeko
metodoei dagokionari egokiena medikuarenera joatea da. Berak baitu
liburuetan aurkitu ezin daitekeen erantzuna. Sasoian jartzeko
metodoak pertsonalak dira. Guztiontzat egokia den bakarra denetarik
dagokion kantitatean jatearena eta astero kirola praktikatzearena da.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude