Kontu zaharrak gaur egun: amamaren memoria historikoa

Oporretan amama bisitatzen joan ginen. Alacanten bizi da, jatorriz Errioxakoa izan arren. Bizitzak Mediterraneo albora eraman du.

Arratsalde baten biok irakurtzen geunden, esku artean nuen liburua erreparatu eta galdetu zidan:

.- ¿Qué lees?
.- Un libro sobre la Guerra Civil abuela. (Josu  Chuecaren Lau Haizetara. Gerra Zibilaren ondorengo erbesteaz liburua irakurtzen ari nintzen )
.- Y, ¿qué te cuenta?
.- Cómo fue el exilio forzoso al que sometieron a tantas personas.
.- Algunos pensarán que son cuentos chinos pero no lo fueron niña. Conocer tu pasado te ayudará a sembrar tu vida.

Hurrengo egunetan bere familiak gerra zelan bizi izan zuen kontatu zidan. Errepublikanoak ziren, janari denda zuten herrian eta bere aita udaletxean alkateorde izandakoa zen. Aita kartzelatu zuten, etxea eta denda kendu zieten, ama zazpi seme-alabekin herritik joan behar izan zuen… Kontakizuna negar tanta bat bota barik egin zuen, lasai asko, irribarreren bat ere agertu zuen, jada ez zuela minik gordeta aitortu zidan baina ahazteko gaitasunik ez zuela.

Etxera bueltatu orduko liburua eman nion amamari. Edukia ezin du irakurri, ez baita euskalduna, baina portadako argazkia gustukoa zuen, ama ekartzen zion gogora eta musu eder batekin eskerrak eman zizkidan. Eskerrak zuri, yaya.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude