p { margin-bottom: 0.21cm; }
Aurreko astean,
kazetaritzarekin lotura handia duen gaia jorratu nuen,
dokumentazioarena eta honi lotua dagoen ikerlari, irakasle eta aditu
baten inguruan aritu nintzen, Teresa Agirreazaldegi inguruan hain
zuzen ere. Aste honetan, kazetaritzarekin jarraituko dut eta Arantza
Gutierrezen inguruko posta gehitzea erabaki dut.
Gutierrez UEUko
kazetaritza saileko partaidea da, EHUko Ikus-entzunezko
Komunikazio eta Publizitate Saileko irakaslea eta irratiaren
arloko aditua. Ogibide hauek izan aurretik, euskal prentsan eta
irratietan lan egin du eta zenbait kultura-taldeko
prentsa-arduraduna ere izan da.
Horrez gain, hainbat liburu, artikulu eta lan idatzi ditu irratigintzaren inguruan, besteak beste, 2002an argitaratutako “Euskal irratigintzaren historia” liburua. Liburu honek dioenez,
ia laurogei eta hamar urte dira irratia lagun eta lekuko dugula.
Lehenengo emisorak Bilbon eta Donostia sortu zirenetik asko aldatu da
euskal irratigintza, antzinako galena-aparatuetatik gaurko
irrati-sintonizadore digitalera bitarteko ibilbidean, asko izan
baitira sortu diren emisorak. Batzuek bizitza laburra izan dute;
beste batzuek, berriz, luzez iraun dute garai desberdinei egokituta.
Bakoitzaren historiak merezi du liburu bat, eta, batean bilduta,
batzuei ez zaie merezi duten beste leku eman. Hala ere, irakurleak
irratigintzaren historia osoaren ikuspegi orokorra jaso ahalko
duelakoan dago egilea.
Arantza Gutierrezek aipatzen duen moduan, irratia zaharra den arren, gazte eta bizirik agerian dago. Irratigintza gertutik ezagutu nahi baduzue, egileak landutako hainbat material eskuragarri duzue Inguma datu-basean. Animatu eta urreratu mundu interesgarria baita.