Teresa Agirreazaldegi: “Deskribapen bibliografikoaren bidez dokumentuak identifikatzen ditugu, bereizi, baina informazioa bilatzeko hori ez da nahikoa”

Teresa Agirreazaldegi irakasle, aditu eta ikerlariaren lana gerturatu nahi dizuet oraingoan. Agirreazaldegi, Informazio Zientzietan doktorea da eta Dokumentazioari buruzko lizentzia eta DESS titulua lortu zituen Paris VIII Unibertsitatean. 1990. urtetik EHUko Kazetaritza Sailean dihardu lanean eta besteak beste, kazetaritzako dokumentazioari buruzko ikasgaiak ematen ditu Komunikazio eta Zientzien Fakultatean. Halaber, dokumentalista gisa aritu zen La Documentation Française eta Diario Vascon eta dokumentazio-zerbitzuko buru modura Emakunde eta ETBn.

Teresak, informazio esparruan, dokumentazioak duen garrantzia aztertu eta landu du azken urteotan. Horren adibide bere liburu hau da: “Informaziorako dokumentazioaren oinarriak

Dokumentalista zeregina hainbat lan esparrutan ezinbestekoa da, kazetaritzan esaterako. Baina non dago arazoa? Dokumentazioak lan mardula eta zuzena eskatzen duela, eta egun lan hori ezagutu, gureganatu eta martxan jartzeko, puntu asko izan behar dira kontuan. Agirreazaldegik, liburu honetan, hainbat aholku eta gomendio ematen ditu dokumentazioa ulertu eta praktikan jartzeko eta, era berean, dokumentazioari buruzko hainbat oinarri eskaintzen dizkigu.

Dokumentazio esparrua berez, XX.mendean zabaldu eta garatu zen, baina lehendabiziko aztarnak egunkarien hastapenetan daude, hau da, plazaratutako zenbakiak eta bildumak gordetzen, ebakinak biltzen eta artikuluen indizeak osatzen hasi zirenean. Ordutik, dokumentazioaren betebeharra komunikabideetako lan informatiboaren alde egitea izan da, eta bere garapena kazetaritzaren historiari lotuta dago: horrenbestez, elkarren arteko eragina eztabaidaezina da. Testuinguru horretan, argia da liburu honen helburua: dokumentazioaren diziplina komunikazio arloko profesional zein interesa duen edonorengana hurbiltzea.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude