Arturo Apraiz: “Azaleko ezaugarri geologikoen zergatia ezagutzeko jakin-mina izanez gero, halabeharrez Lurraren bihotza aztertu beharra dago.”

Geologiaren mundua oso
interesgarria da, hau baita Lurraren barruko formak aztertzen dituen
zientzia, besteak beste. Geologoei esker, jakina da Lurraren bizitza
4.600 milioi urtekoa dela eta nola ez, Lurreko litosfera plaka
tektonikoetan
banatuta dagoela eta hauek atmosferan igerian daudela
zehaztu da. Hau gutxi balitz, zenbait harri eta mineralen ustiatze
moduak landu dituzte.

Guzti honegatik,
gaurkoan Arturo Apraiz Atutxa Geologoak UEUrekin argitaratutako lan bat ekarri dugu gurera,
Plaka tektonika: Lurraren funtzionamendua ulertzeko teoria.
Honela, Lurrak dituen hainbat misterio deskubrituko ditugu eta
zientzia interesgarri baten berri izango duzue.

Arturo Apraizen inguruan
esan beharra dago, 1962an jaio zelan Zornotzan eta egun geologoa
dela. 1992. urtetik irakaslea da Euskal Herriko Unibertsitatean, beti
Geologia lizentziaturan, eta gaur egun, Euskal Herriko
Unibertsitateko Geodinamika saileko irakasle titularra da. Ingumako
datu-basean
Arturoren 20 lan aurkitu daitezke eta heutatik 4 ikusgai ditugu. Hau gutxi balitz, Buruxkan liburua dohain
deskargatzeko aukera dugu, eta dendatan erostekoa ere.

Liburu hau, gure
Lurraren barne-funtzionamendu orokorra ulertarazteko sortua izan da.
Liburuaren hasieran, Lurraren mekanismoak ulertzeko beharrezkoak
diren tresnak eta datuak agertzen dira. Ondoren, plaka-tektonika
teoriaren bilakaera historikoa garatzen da, ondo erakutsiz nola
teoria zientifiko berriek ordezkatu dituzten teoria zientifiko
zaharrak. Liburuaren atal gehienek Lurraren barne-mekanismoek
lurrazalean eragindako prozesuak deskribatzen dituzte. Atalok datu
orokorrenetatik hasi eta xehetasun handiagoko prozesu eta ereduekin
jarraitzen dute, eremu geologiko adierazgarrienen deskribapenekin
bukatzeko. Gure planetan gertatzen ari diren prozesu geologiko
arruntenak (lurrikarak, sumendiak) non sortzen diren eta sortzeko
dauden arrazoiak azaltzen dira liburuan. Era berean, gaur eguneko
plaken arteko mugetan gertatzen ari diren prozesu geologiko nagusiak
(rift-eremuak, subdukzio-eremuak, kolisioak) teorikoki deskribatzen
dira, adibide praktikoekin uztartuz. Azken batean, Lurra bizirik
dagoela eta bere bizi- mekanismoak zeintzuk diren azaldu nahi izan
da.

Liburu hau aztertu eta gero, argi izan
dut ze aipu aukeratu: “Lurrazaleko prozesu geologiko nagusiak
Lurraren barnean jatorria duten prozesuen bitartez gobernatuta daude.
Beraz, azaleko ezaugarri geologikoen zergatia ezagutzeko jakin-mina
izanez gero, halabeharrez Lurraren bihotza aztertu beharra dago.”

Ikusi dezakezuenez, Geologiako
ikasleentzat eginiko liburua izateaz gain, Lurraren nondik norakoak
hobeto ezagutu nahi dituenak ere, honekin aukera bikaina dauka.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude