Itziar Alonso Arbiol: “Haurduntza eta erditzea amari dagokio bakarrik, umearen arreta, berriz, ama nahiz aitaren esku geratzen da.”

p { margin-bottom: 0.21cm; }

Gaurkoan, gizartearen
esparru handi bati interesatuko zaion liburu batez arituko naiz, hain
zuzen ere, liburu honek amatasuna eta aitatasuna baititu aztergai.
Itziar Alonso Arbiolek 2006an UEUrekin argitaratutako liburua da eta
“Amatasun eta aitatasuna, proposamen berriak” du izenburu.

Itziar Alonso Arbiol
psikologoa, psikologo klinikoa, da eta irakasle gisa lan egiten du
Euskal Herriko Unibertsitatean. Hala ere, beste hainbat profesionalek
bezela, bere jakintzak herritarren artean zabaltzekotan, hainbat
liburu eta artikulu idatzi ditu. Hain zuzen ere, Ingumako
datu-basean
, bere 39 lan ikusi daitezke, eta horietatik 5 eskuragarri
ditugu. Gainera, Itziarrekin harreman zuzena izan dezakegu Ingumatik,
eta UEUko webguneko dendan liburua erosteko aukera izateaz gain,
honen kapitulu bat deskargatzeko aukera ere badugu.

Liburu honek, familia
arteko egoerak lantzen ditu, izan ere, azken urte hauetan familia
kontzeptua aldatu delako, batik bat familia-eredu desberdinak
nagusitu direlako, eta egungo euskal familien erdia baino gutxiago
sar dezakegulako familia “tradizionalaren” ereduaren barruan.
Batetik, sexu bereko pertsonen arteko ezkontza Estatu Espainiarrean
legala denetik guraso izateko aukerak agertu dira, eta horiekin
batera, eztabaida zabaldu da profesionalen artean eta gizartean.
Bestetik, adopzioa egun ama eta aita izateko ohiko bidea bihurtzen
ari da; gehienetan nazioarteko bidea jorratzen da eta Euskal Herri
koloretsua da horren ondorioa. Familia eredu berri hauetan gero eta
ohikoagoa da guraso bakarra izatea edota dibortzio-prozesutik pasa
diren gurasoak ikustea. Halaber, hain haur gutxi izaten den herri
honetan, haurrak izateko planteamenduaren inguruko hausnarketa ere
beharrezkoa dela pentsatzen dugu, hala nola bikotean haurra ekartzeak
izango duen inpaktuaz. Era berean, gizartean gurasoen
korrespontsabilitatea suspertzen duten lan-neurriak eta neurri
legalak ere agertu berri dira. Beraz, alderdi hauek guztiak
jorratzeko, nola haur batzuekiko (hiperaktiboak, tenperamentu
zailekoak, ezgaitasun bat daukatenak, supergaituak, eta behar
berezidun haurren adopzioa) esku-hartze estrategiak planteatzeko,
zenbait diziplinatako profesionalen lana bildu da liburu honetan.

Guzti honengatik esan
daiteke, eskoletarako erabili daitekeen liburua izateaz gain,
egunerokotasunean aplikatu daitezkeen hainbat datu ere eskaintzen
dituela. Eta ondorioz, hau da asteko aipua: “Haurduntza eta
erditzea amari dagokio bakarrik, umearen arreta, berriz, ama nahiz
aitaren esku geratzen da.”

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude