Euskarazko
hedabideen historia ezagutzen duenak, badaki azken 30 urteetan
aurrera sendoak eta garrantzitsuak eman direla. Gaur egun, 400.000
biztanletik gora kontsumitzen dituzte euskarazko hedabideak eta datu
hauek goraka doaz egunetik egunera.
Hala ere,
krisi garai eta euskal komunikabideen egoera malkartsua ikusita,
euskarazko hedabide pribatuek, erakunde publikoei konpromiso
handiagoa eskatu zieten aurreko otsailaren 15ean. Etorkizunerako
aldaketan eskatu ziren, krisi egoeran, euskarazko hedabideak lagundu
baino, laguntzak murriztu baitituzte. Beraz, laguntza gehiago eta
publizitatea areagotzea izan ziren otsaileko aldarrikapen nagusiak.
Otsailean
abiatutako kanpaina honi hasiera emanez, aldarrikapenek tinko diraute
eta hedabide pribatuen ordezkariek agerraldia egin zuten maiatzaren
17an. Bertan, otsailetik lortutako aurrerapausoak zabaldu zituzten
eta alderdi zein instituzioekin hasitako bileren balorazio.
Orokorrean hiru gai nagusi aldarrikatu dira: sektorearen egoera
erakunde publikoekin elkarlanean aztertzeko beharra, diru-laguntzak
%25 handitzeko eskaria eta publizitate instituzionalaren %25 ere
euskarazko hedabide ez publikoetara bideratzeko beharra.
Zenbait
laguntza emango badira ere, lan handia egiteko beharra dago euskal
hedabideetan, eta beraz, zuen blogetan kanpainako irudi hau
eskegitzera gonbidatzen zaituztegu. Jendeari gogorarazi behar zaio
euskarazko hedabideek sektore zabal eta bizi bat betetzen dutela
euskal gizartean eta hau ere, industria sektore gisa hartu beharrekoa
dela. Gainera, ezin da ahaztu euskarazko hedabideak euskararen
normalizaziorako eragile nagusietakoak direla eta beraz, hauek ez
direla baztertu behar.
Beraz, guzti
honekin bat egiteko deia zabaltzen dizuegu,. Agerian baitago,
euskarazko hedabideek gizartean duten eragina eta nola ez, euskararen
normalizazioan.