Mari Jose Azurmendi: “Euskara gehiago erabiltzeko, zailtasunak erraztasunera pasatu behar dira eta erraztasunak gehiago aprobetxatu”

Orain arte idatzitako
post guztietako protagonistek bi ezaugarri izan dituzte amankomunean,
lehenik eta behin, UEUrekin liburu bat argitaratua izatea eta
bigarrenik, Ingumako datu-basean euren lanak aurkitzeko aukera
egotea. Mari Jose Azurmendik hauetako biak betetzen ditu ere.

Mari Jose, 1944an
Donostian jaiotako kultura arloko pertsona dugu. Euskal
Herriko Unibertsitateko
Psikologiako Fakultateko katedraduna da,
1982tik doktore, 40
urte daramatza unibertsitatean irakasten. Zortzi urtez izan da bertan
Dekanotzako kidea, eta epe horretan Euskararako
dekano-ordea izan zen. 60. hamarkada bukaeran. Beasaingo Alkartasuna
Lizeoan lanean ibili zen eta ondoren, 13urtez Gipuzkoako
E.U.T.G-etan. Euskara eta euskal kulturaren esparruan lan handia
egindako pertsonalitatea da, baina lan munduko beste aipamen ugari
baditu ere, gu bere idatzietan zentratuko gara.

2001ean Menpeko hizkuntzaren bizi-kemena liburua argitaratu zuen, Nekane Arratibel eta Iñaki Garciarekin batera.
Gaur, Uztaron aldizkarian argitaratu zuen artikulu hau aukeratu dut: “Euskara erabiltzearen erraztasunaren/zailtasunaren eragin
emozionala eta horren ondorioak
”.
Lan horretan hainbat galderari
erantzuna ematen saiatu zen: euskararen
erabileran ba ote du
eraginik pertsonaren alderdi emozionalak? Euskara
erabiltzearen
erraztasunaren/zailtasunaren eragin emozionala nolakoa da eta
nolako
ondorioak izan ditzake? Eta honako atalak ireki ziren erantzunak
lortzeko:

1) Sarreran adierazten da ikuspegi psikosozial
psikologistari helduko zaiola, pertsonak duen erdigunetasuna edo
zentralitatea azpimarratuz, eta alderdi unibertsalak jarraituko
direla.

2) Euskara erabiltzearen erraztasuna/zailtasuna
gaian
ezagutzen ditugunak eta ez ditugunak adieraziko dira.

3) Emozioa
prozesu psikosozial berezi gisa nola uler daitekeen adieraziko da.

4)
Emozioaren kokapena ikuspegi psikosozialean adieraziko da,
zientziagintza
modernoan eta postmodernoan duen lekua ikusiz.

5)
Laburpen moduko
batean, zenbait ondorio atera eta azken hausnarketak
eta proposamenak
egingo dira.

Atal guztiak era garbi eta argian
jorratu zituen Mari Josek eta horrek deitu du nire atentzioa post hau
idazterakoan. Ingumako datu-basean
bere 37 lan aurkitu daitezke eta horietatik 10 eskuragarri daude.
Bestalde, Uztaron argitaratutako artikulu hau www.uztaro.com-en
deskargatzeko aukera dago.

Bukatzeko asteko aipua
zein den jakitera emango dut eta argi geratu ez bada errepikatzera
noa, aipua “Euskara erabiltzearen
erraztasunaren/zailtasunaren
eragin emozionala eta horren
ondorioak” artikulutik hartu dudala.
Hemen doakizue: “Nire iritziz, dugun egoera nolakoa den ikusita,
ondorio arruntak eta bereziak
edo ezohikoak, biak, kontuan hartu
beharrean gaude, pertsonen euskararen
erabilera bultzatzeko: 1)
zailtasunetik erraztasunera pasatzeko, batzuetan,
2) erraztasunak
gehiago aprobetxatzeko, beste batzuetan
.”

Aipu hau irakurtzea
besterik ez dago, Mari Joseren lanen interes maila neurtzeko eta era
berean, euskararekiko duen konpromisoa ikusteko. Beraz, animatu eta
irakurri lan osoa!

Iruzkinak (2)

Utzi erantzuna Asier(r)i Cancel Reply

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude