Ixusko Ordeñana Gezuraga: “Zuzenbide pribatua borondatearen autonomian oinarritua da, baita herritarren askatasunean oinarritua ere”

UEUko webgunean begira
aritu naiz eta bertan, Lan-zuzenbide
jurisdikzionala. Azterketa objektiboa eta kritikoa” liburua topatu
dut. Egia esan interesgarria iruditu zait eta beraz, bere idazleari,
Ixusko Ordeñana Gezuragari
, eskainiko diot aste honetako posta.


Ixusko Gernikan jaio zen
1975.urtean eta zuzenbidean lizentziatua eta doktorea da. Gaur egun,
Euskal Herriko Unibertsitateko irakaslea da, Zuzenbide Fakultateko
Zuzenbide prozesaleko klaseak ematen. Amerikar Estatu Batuetan,
Erresuma Batuan, Australian eta Frantzian egin ditu egonaldiak, toki
horietan epaileen lana eta liskarrak ebazteko epaileetatik kanpoko
teknikak aztertuz. Azterketa hauetatik hainbat ondorio aterata,
liburu dezente idazteko aukera izan du. Liburuak hizkuntza
ezberdinetan argitaratu ditu, gaztelaniaz(Análisis crítico del
arbitraje laboral y su entorno en el ordenamiento jurídico español,
Civitas, Madril 2009, La conciliación y la mediación en cuanto
instrumentos extrajurisdiccionales para solventar el conflicto
laboral, Comares, Granada 2009), ingelesez (On Line Dispute
Resolution, IATED, Valentzia 2008, Electronic Consumer Arbitration,
IATED, Madril 2009) eta euskaraz (Lan Zuzenbide Jurisdikzionala.
Azterketa objektiboa eta kritikoa, UEU, Bilbo 2010).

Baina ni euskarazko
lanaren inguruan arituko naiz, “Lan Zuzenbide Jurisdikzionala.
Azterketa objektiboa eta kritikoa
” liburuaren inguruan hain zuzen
ere. Liburu hau 2010.urtean argitaratu zen UEUren eskutik eta
espainiar ordenamendu juridikoan aplikatzen den Lan Zuzenbide
Jurisdikzionala du aztergai. Horretarako, lehenengo hiru kapituluetan
Lan Zuzenbide Jurisdikzionala deritzogun zuzenbidearen arloa
Zuzenbide Jurisdikzional orokorrean kokatzen da, honen oinarrizko
elementuak (jurisdikzioa, akzioa eta prozesua) lan-arlora aplikatuz.
Liburuaren bigarren zatian, sei kapitulutan zehar, Lan Arloko
Prozeduraren Legearen islan, lan-arloan epaileek herritarrei
eskaintzen dizkieten adierazpenezko, betearazpenezko eta kautelazko
babesak jorratzen dira. Bukatzeko, azken kapituluan, azterketa
objektiboa eta subjektiboa uztartuta, egun langileen eta ugazaben
arteko liskarren epai bidezko konponketak aurkezten dituen indarrak
eta ahuleziak mahaigaineratzen dira, araudia hobetzeko zenbait
proposamen eginez.

Lan honetaz gain,
Ixuskok beste hainbat artikulu eta liburu idatzi ditu eta hauetariko
asko Ingumako
datu-basean
ikusgai dituzue. Guztira 16 dira Inguman dituen lanak eta
9 ikusgai. Hau gutxi balitz, berarekin harremanetan jartzeko aukera
ere ematen du datu-baseak. Inguman ikusgai dauden liburu horietako
bat, “Zigor prozesu adierazlea” da eta bertatik hartu dut gaurko
aipua: “Zuzenbide pribatua borondatearen autonomian oinarritua da,
baita herritarren askatasunean oinarritua ere”. Liburu hau Katixa
Etxebarria Estankona , Ixusko Ordeñana Gezuraga eta Josune Pérez
Estradaren lan bat da.

Ikusi duzuenez, liburu
interesgarriak izateaz gain, idazle, irakasle eta zuzenbidean aditu
paregabea da Ixusko Ordeñana. Beraz, animatu, bere liburu edo
artikulu bat gozatu eta zuen eskutik baieztatu nire informazioa!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude