Maia Duguine: “Gaur egun munduan 4.000-6.000 bat hizkuntza daudela pentsatzen da”

UEUk
argitaratutako liburuei erreparatzean, gaurkoan Maia
Duguine
ren inguruko informazioa zabaltzea erabaki dut. Maiak,
Michel de Montaigne – Bordele 3ko Unibertsitatean Hizkuntzalaritza
ikasketak eta Euskal Ikasketetako DEA burutu zituen. Gaur egun,
Euskal Herriko Unibertsitateko Hizkuntzalaritza – Linguistika
programan doktoretza – tesia aurkeztekotan da, Nanteseko
Unibertsitatearekin tutorekidetzan. Aldi berean, Unibertsitateen
Arteko Euskal Ikasketen Sailean (Bordele 3 eta UPPA) irakasle lanetan
dabil, Bordeleko eta Baionako campusetan.

Maiaren
inguruan idaztea erabaki dut, Ipar Euskal Herriko idazlea delako,
linguistikaren inguruko hausnarketa interesgarriak egiten dituelako,
eta nola ez, 2007. urtean Udako Euskal Unibertsitateak eta Eibarko
Udalak eskaintzen duten Juan
San Martin saria
jaso zuelako. Beka edota sari horren bidez,
“Argumentu isilak eta hizkuntz aldakortasuna izeneko liburuaren
oinarria osatzen duten ikerketa-lanak burutu al izan zituen eta
emandako erantzuna bikaina izan zen. Liburua 2010. urtean argitaratu
zuen UEUk. Euskarari toki berezia egiten badio ere, hizkuntza sorta
zabalean oinarritzen da lana, eta mota askotako egiturak aztertzen
ditu. Horrela, datu multzo zabal batean oinarrituz, eta pausoz pauso
aurreratuz, Maia Duguinek argudiatzen du ezen argumentu-isiltzea
kasuak eta komunztadurak arautzen dutela, isiltzea bera elipsi mota
bat dela proposatuz.

Beraz,
argi geratzen da, Filologia zein Hizkuntzalaritzan aparteko interesa
duela idazle original honek, eta hau gutxi balitz, Ingumako
datu-basea
n bere beste hainbat lan topatu daitezke eta berarekin
harreman zuzenean jarri. Bertan, bere sei lan daude, eta bakarra
ikusgai, baina kontuan hartzekoa da lan gehiago dituela eta bide
onean doala Maia.

Hasieran
esan bezala, Argumentu
isilak eta hizkuntz aldakortasuna

da bere lanetatik aukeratu dudana eta hemen doakizue gaurko aipua:
“Gaur egun munduan 4.000-6.000 bat hizkuntza daudela pentsatzen da.
Hiztun bakoitzak gure hizkuntza (edo hizkuntzak) menderatzen d(it)ugu
eta egunero baliatzen, gehienetan perpausen eraketa edo erabili behar
ditugun hitzak modu kontzientean pentsatu gabe gainera. Hizkuntz
ariketak, funtsean, oso errazak egiten zaizkigu. Haatik, erraztasun
hori desagertzen da beste 4.000 hizkuntzetako bati hurbiltzen
gatzaizkiolarik”. Hizkuntzalaritza gogoko baduzu, animatu Maiaren
gogoetak irakurtzera!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude