Ingumako zerbitzurik erabiliena: adituekin harremanetan jartzeko aukera

Badira hiru urte Radio Euskadin elkarrizketa bat egin zigutela Graffiti programan, Iñaki Alegria, Xabier Isasi eta hiruroi. Elkarrizketan euskal komunitate zientifikoaren inguruan hitz egin genuen Felix Linares eta Maider Martin kazetariekin. Gogoratzen dut modu erraz eta dibertigarrian egin genuela elkarrizketa.

Besteak beste, kazetariek galdetu ziguten ea zertarako balio zuen Inguma datu-baseak.  Erantzun genien: “zuentzako ezinbesteko tresna da. Aditu euskaldun bat behar duzuela kimika kuantikoaren inguruan? Sartu Inguman bilatu eta jarri berarekin harremanetan. Elkarrizketa bat egin behar duzuela eta hizlariak kale egin duela, seguru gaia menperatzen duen besteren bat dagoela Inguman.” (Aprobetxatu genuen irratsaioa gurea saltzeko 😉 )

Ostras! Esan zuten, ez genekien! Horrela bada erabiliko dugu, bai horixe! Ez dakigu kazetariok esandakoa betetzen duten edo ez  baina jakin badakigu atal hau asko erabiltzen dela. Izan ere, gure zerbitzurik arrakastatsuena da: hilero bataz beste 300 mezu bideratzen dira bertatik.

Gaur egun, Inguman 8.025 egile daude katalogatuak eta % 50arekin harremanetan jartzeko aukera dago, hau da, 4.000 egilerekin.

Komunikazioa ere ahalbidetzen du datu-baseak.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude