Mikel Aizpuru Murua: “Gaur egungo historiari buruz euskaraz irakurri nahi duenak ezer gutxi aurkitzen du”

Gaurkoan Mikel Aizpuru
Murua
historialariaren inguruan aritzea pentsatu dut, honek zergatia
ere badauka, izan ere, aurreko astean Fernando Martínez Ruedarekin
batera, liburu berria argitaratu baitzuen UEUrekin, Gaurko egungo
historia 1945–2009. Mikel 1963.urtean Gabirian jaio zen eta
egun Historia Garaikideko Saileko irakaslea da eta era berean, Luis
Castellsek zuzentzen duen Euskal Unibertsitate Sistemako IT-286-07
ikerketa-taldeko kide da. Hori gutxi balitz, Udako Euskal
Unibertsitatearen zuzendaria izan zen 1996 eta 2000.urteen bitartean.
Bere ikerketa esparruen artean daude Espainiako Historia, Euskal
kulturaren azterketa, Gerra zibila, Euskal Historiografia garaikidea,
nazionalismoaren ikerketa.

<img

Interesgarria iruditu
zait bere inguruko informazioa zuei zabaltzea, Ingumako datu-basean
begiratuta harrituta geratu naizelako bertan dauden lan guztiekin.
Bere azken urteko argitalpenen artean hauek bereizten dira: El
Partido Nacionalista Vasco en Guipúzcoa

(1883-1923): orígenes,
organización y actuación política (2000), Udako Euskal
Unibertsitatea euskal kulturgintzan. Hasierako urteak 1973-1984
(2003), Auge, crisis y transformación de una ciudad industrial:
Baracaldo en el siglo XX (2005), 1936ko udazkena Gipuzkoan. Hernaniko
fusilamenduak (2007) eta El informe Brusiloff (2009). Hala ere
Ingumako datu-basean bere bere 68 lan aurkitu daitezke eta hauetatik
13 deskargatzeko aukera daukate. Bestalde, Mikel Aizpuru berarekin
harremanetan jartzeko aukera ematen du datu-baseak.

Gaurkoan, liburu berria
argitaratu berri duenez, honen gomendioa egitea besterik ez dut, Gaur
egungo munduaren historia
liburuarena hain zuzen ere. Bertan
1945.urtea dute abiapuntu eta gaurdaino luzatzen dute euren analisia,
II. Mundu Gerraren amaieratik egungo globalizazioaren garaira arte
alegia. Esparru kronologiko horretan “mundu” ezberdinak eratu
dira: mundu kapitalista, garatua, mundu komunista eta Hirugarren
Mundua. Liburu honek errealitate ezberdin hauek aztertzen ditu eta
honekin batera, garai horietako nazioarteko harremanak ezagutzeko
aukera ere ematen da.

Baina zergatik erabaki
dute liburu hau argitaratzea? “ Gaur egungo historiari buruz
euskaraz irakurri nahi duenak ezer gutxi aurkitzen duela ikusita,
unibertsitateko ikasleak izan ditugu gogoan liburu hau idazterakoan.
Egungo munduaren historiari buruzko oinarrizko informazioa,
azalpenak, bibliografia eta testuak eskaintzea
izan da gure helburua, arlo hau ikasi nahi edo behar duen orok
euskaraz idatzitako materiala
izan dezan”…“Nekez ulertu daiteke egungo munduaren historia
azken hirurogei urteetako historia kontuan hartu gabe”. Gogoeta
interesgarria!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude