Eraginkorra al zara sarean? Sentimenduak, ironia monitorizatzeko ez dago tresna egokirik. Pertsonak beharrezkoak dira (II)

Sareko eraginkortasuna neurtzeko zein tresna zegoen erakutsi zuten Komunika jardunaldiko lehen hizlariek. Ondoren, jasotako emaitzen kudeaketa irizpideak zeintzuk ziren azaldu ziguten hurrengo gonbidatuak.


Miguel del
Fresno
-k ironiaz
aurkeztu zuen bere hitzaldia. On line erreputazioaren abantailez hitz
egin zuen batez ere del Fresnok. Zergatik da garrantzitsua on line
erreputazioa? Arrazoi nagusi bezala ondokoa aipatu zuen: “inor ez
delako sartzen enpresa edo erakundeen web orrialde korporatiboetan”.

Ondorioz,
beste bide batzuetatik lortu behar da erreputazioa. Horretarako SEOri
(Search Engine Optimizer) garrantzia kendu zion. Bere ustetan, SEO ez da erreputazioa, SEOk bakarrik aurkitu egiten
gaitu. Hau da, gure markaren posizionamendua neurtzen du soilik.
Erreputazioa aldiz, ez da posizionamenduarekin bakarrik lortzen.

Erreputazioaren azterketari dagozkionez, erakundeek lanerako lau aukera zituztela aipatu zuen:

  1. Ez ikusi eta ez entzun.

  1. Ikusi baina ez egin ezer (monitorizatu).

  2. Ikusi eta aztertzeko gogoa izan.

  1. Ulertu eta ekin!

Carmen
Pons
aurreko
hizlariarekin ez zen guztiz ados egon SEOren inguruan. Izan ere
Pons-ek markaren posizionamendua garrantzitsua zela adierazi zuen.
Hau da, marka batek gero eta posizionamendu hobeagoa badu, errazago
izango du jendearengana iristeko eta prestigioa handituko zaio. Baina
beste alor batean bat egin zuen madrildarrarekin. Horrela, Miguel del
Fresnoren ildotik, on line erreputazio proiektu bat martxan jartzeko
ezaugarriez hitz egiten jarraitu zuen: errekurtsoak (teknologikoak
nahiz giza errekurtsoak) eta jarrera bezalako baloreak aipatu
zituen. Eta proiektu bat martxan jartzeko eman behar diren
pausoak zerrendatu zituen: entzun, monitorizatu, ulertu eta ekin.

Biak bat etorri ziren honetan: on line ospearen azterketarako ez dago tresna onik eta ematen dituzten emaitzak aztertzeko ezinbestekoak dira pertsonak: “zenbakiek esaten dutena ez da nahikoa. Pertsonen iritziak, iruzkinak aztertu behar dira. Eta mezuen ironia, sentimenduak ulertzeko ezinbestekoak dira pertsonak.”

Azken hizlaria, Manuela
Battaglini
kanariarra izan zen. Community manager delako
profilaren inguruan mintzatu zen. Lanbide berria baina beharrezkotzat
jo zuen Community manager
elkarte espainoleko
lehendakariordeak. Gizakia komunitate batean
bizi dela aitortu zuen. Gizakia jaiotzetik komunitate batera lotua
dagoela esan zuen. Horregatik, sareko komunitatea antolatzen duen
pertsonaren presentzia beharrezkotzat jotzen du Battaglinik.
Community manager lana informazioa iragaztea da.
Bere hitzetan, Community managerra “enpresaren ahotsa sareko
komunitatearen barnean da”.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude