Ingumak Laborategian: Lantaldea hasten doa

 

<!–
@page { margin: 2cm }
P { margin-bottom: 0.21cm }
–Aurkeztera noa lehenik
eta behin. Ninbe Moreno dut izena eta gaurtik aurrera blog honetan
nire berri izango duzuenaren berri ematera noakizue. Plazer handia da
niretzat Inguma datu baseko egunerokotasuna zuei zabaltzea eta astero
elkar ezagutuz joango garelakoan nago.

Blog honi hasiera eman
zitzaionen argi utzi genuen hamaika gauza lantzen ditugula egunero
gure proiektu zabal honetan, eta zuekin konpartitu nahi genituela
lortutako emaitzak. Ba hau izango da nire eginkizuna hemendik
aurrera. Nire asmoa, Ingumako datu-basean aurkitu daitezkeen idazle,
irakasle zein zientzia esparru ezberdinetako profesionalen berri
ematea izango da.

Inguman bilaketak
egingo ditut eta hauetatik ateratako ondorio interesgarriak zein
idazleen lanen berri emango dizuet. Gauzak honela astero hemen izango
nauzue, zuek nahi izanez gero elkarlanean aritzeko, honela nahi
dituzuen erantzun guztiak gehitu ahalko dituzuelarik. Zalantzak edo
proposamenak izanez gero ere, jakinarazi eta gustuko duzuen idazle
hori ere aztertzeko prest egongo naiz. Beraz, astean behin edo
birritan elkartuko gara.

Laster arte lagunok!

Ninbe Moreno

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude