Culturomics: zer da hori?

AEBetako hainbat ikerlarik, Harvard unibertsitatekoak gehienak, oso
ikerketa interesgarria egin dute liburutegi digitaletan oinarrituta. 
Kulturaren analisi kuantitatiboa digitalizatutako milioika liburu
erabiliz
(Quantitative Analysis of Culture Using Millions of
Digitized Books
)
artikuluan azaltzen dute nola liburu askorekin hainbat arlo
ikertzeko corpus bat osatu duten, zein ondoriok atera dituzten eta
zein aukerak zabaltzen diren etorkizunari begira.

1800 eta 2000 urteen arteko liburuetan oinarrituta 500 mila milioi
hitz baino gehiago bildu dituzte (gehienak ingelesez) eta hortik
abiatuta hainbat arlotan atera dituzte ondorioak: lexikografia
(hiztegi eskuragarriaren neurria garaiaren arabera),
hizkuntzalaritza (azterketa diakronikoa eta dialektala), historia
(ospearen iraupena, zentsuraren eragina).

Azterketa horiek guztiak “culturomics” (www.culturomics.org)
kontzeptuaren barruan sartu dute, eta definizio hau eman dute:
Kulturaren azterketara bideratutako datu-bilduma erraldoien
analisia
.

Googlek enpresak lideratutako proiektua izan arren, eta ingelesa
zein kultura anglosaxoiaren ikuspuntutik egin bada ere, proposatzen
diren metodoak oso interesgarriak izan daitezke beste hizkuntzen eta
kulturak analizatzeko.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude