Ingumaren erabilerak

p { margin-bottom: 0.21cm; }a:link { }

Inguma datu-basea hainbatentzat
informazio-iturria da. Irakasleek, ikasleek edota ikertzaileek gai
jakin bati buruzko informazioa bilatzeko erabili ohi dute.

Halaber
komunikazioa-tresna bat ere bada. Izan ere, azken urteotan askok
Inguma erabiltzen dute egile euskaldunekin harremanetan jartzeko,
egileen izen deiturez gain posta elektronikoa ere jasotzen
duelako.

Horretaz gain, ziurtagirien zerbitzua eskaintzen du.
Inguma datu-baseko egileok ziurtagiria eskatu ohi dugu gure CVan
jartzeko. Ebaluazio agentziek, bizi duten sekretismo horretan, ematen
du ez dutela gehiegi balioesten, baina, tira, hori beste gai bat da
eta beste baterako utziko dugu.

Inguma informazio-iturri,
komunikazio-tresna eta zerbitzu gisa definitu dugu. Honezkero
ohartuko zinen Ingumak amamarik ez duela… (kar-kar!)

Bada,
ez da horretan geratzen. Ingumak ikerketarako aukera ugari eskaintzen
ditu. Esate baterako goi mailako euskarazko produkzioaren gaineko
azterketa kuantitatiboak egiteko aukera ematen du. Hain zuzen ere,
Inguma erabilita Euskararen aurrerabidea zientzia eta goi mailako
esparruan. Azterketa bibliometrikoa
ikerketa-lana prestatu
genuen. Aipatutako ikerketa lanaren xede nagusia, euskararen
erabilera goi mailan aztertzea izan zen. Unibertsitate mailako
produkzioaren azterketa bibliometrikoa eginez, goi mailako euskarazko
dokumentazioa, kide kopurua zein azpiegitura deskribatu
genituen.

Ikerketa-lana Eusko Jaurlaritzaren Euskal
Gizartearen Egoera Sari
ra aurkeztu eta accesita jaso zuen
2010. urtean. Laster Soziologiazko
Euskal Koaderno
etan argitaratuko da.

Iruzkinak (3)

  • testuak-lantzen
    kepa sarasola says:

    Eskatu didate nire kurrikulum bat interneteko webgune batean jartzeko. Bururatu zait Ingumak jartzen duenera berbideratzea, baina ezin dut, eskatzen diot nire datuak bilatzeko, eta pantailan nire “kurria” ikusten dudanean goian dagoen helbidea Ingumako helbide orokorra da (http://www.inguma.org/egiledatuakizena.php). Ezin dut jarri helbide hori Ingumako nire kurria lortzeko. Ezer egin dezakezue modu horretan kurrikuluma Inguma bidez erabili ahal izateko?

  • uxune

    Kaixo, Kepa, Bai, lotura egin genezake baina beste modu honetan.Zure izenaren gaineko bilaketa egin duzu eta egia da, esteka hori ez da baliagarria, orokorra baita. Hau da egin behar duzuna.Bilaketa-emaitza horretan klik egin zure fitxako edozein produktutan. Behin horretan zaudela, egin klik berrik “egilean”. Hau da, zure izenaren gainean.Berriz azalduko da zure produkzio-zerrenda, baina kasu honetan nabigazio barran azalduko den URLan egile gakoa azalduko da (adibidez, “http://www.inguma.org…..egile_gakoa=1001….”)Esteka hori da zure produkzio osoari dagokiona. Hori txertatu beha duzu.Egin froga eta edozein arazo, esaguzu lasai. 

Utzi erantzuna Uxune Martinez(r)i Cancel Reply

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude